Urteroko karabana, saharar errefuxiatuentzako laguntza humanitarioa
Sahararren elikadura-segurtasuna bermatuta ez egoteak ondorio larriak ditu biztanleriaren bizi-kalitatean, bereziki osasunean; desnutrizioak eragindako patologien prebalentzia handitzen da eta beste gaixotasun batzuei erantzuteko gaitasuna gutxitzen da, eta horrek gizartea desegituratzen laguntzen du, zerbitzu publikoetan doako lana utzita, familia bizirik ateratzea ahalbidetuko duten banakako konponbideak bilatzeko.
Arazo horiei erantzuteko, helburu espezifiko gisa hautatu da Saharako errefuxiatuen elikadura-segurtasuna bermatzea, funtsezko faktorea baita errefuxiatuen osasunerako eta ongizaterako. Alde horretatik, proiektu honen bidez, elikadura-ekarpena osatu nahi da, larrialdiko laguntza bidaliz Tindoufen errefuxiatuta dauden sahararrentzat. Horretarako, eta Fronte Polisarioak adierazitakoa aintzakotzat hartu eta elikagaiak (arroza, atuna oliotan, azukrea eta dilistak) eta genero produktu higienikoak (konpresak) bildu ditugu, eta bigarren eskuko kamioi batzuk erosi, karabanan eramateko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Asociación Amigos y Amigas de la R.A.S.D./ S.E.A.D.en Lagunen Elkartea - Gipuzkoa | 20.000,00 € | 2024 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 14.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | SAEDri laguntza (Sahararekin lotutako hitzarmenak) |
Barruko kodea | COO-2024-1455/1 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Amigos y Amigas de la R.A.S.D./ S.E.A.D.en Lagunen Elkartea - Gipuzkoa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Frente Polisario (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak |
ODS | Osasuna eta ongizatea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2024 - 2025 |
