Zaporeak elkartasunezko elikadura baten alde lanean

Proiektua Intxaurrondoko Elkarte Gastronomikoaren sutegietan sortu zen. Lehenengo urratsetan, Elkartetik etorritako lagun talde batek gastronomiari lotutako ekimen solidarioak egiten hastea erabaki du. 2011n, ordea, Etiopiako Wukro herrian ostalaritzako lanbide-heziketako proiektu bat abian jartzea erabaki zuten.

Geroago, 2016ko martxoan, Mediterraneoan zen krisi humanitario larria ikusita, Chíos uhartera joatea erabaki zuten, sukaldea jarri eta zeukaten esperientziatik abiatuta laguntzeko: duintasuna emanez, janari osasuntsu eta nutritiboaren bidez. Sukaldeak egunean 1.700 anoa ematen ditu guztira Depethe eta Souda eremuetan. Proiektua Chíosen lanean ari den bitartean, 500.000 anoa janari banatu dira. 2017ko urria eta abendua bitartean, Suitzako FoodKid GKEarekin lankidetzan, Patrasen jarri zen Zaporeak, eta 350 anoa banatu zituen egunean. Aldi berean, SOS Errefuxiatuekin aliantzan, Victoria Social Centerren sukaldea kudeatzen du Zaporeak-ek Atenasen, eta batez beste 600 anoa eman zituen egunean, 2018ko ekainera arte. 2017an, halaber, Open Arms Proactivarekin egindako hitzarmen baten bidez, Zaporeak-eko sukaldari batek GKE horren misio humanitarioak lagundu zituen.

Lesbos-en sukaldea edukitzeko hilabete askoan lan egin ondoren (asilo bila ari diren pertsona ehunekorik handiena duen uhartea da Lesbos), 2019ko otsailaren 11tik aurrera, etengabe banatu du jana Zaporeak-ek Lesbos-en.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Zaporeak Solidario Garapenerako Elkartea 16.990,00 € 2024 Grezia 16.990,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Grezia, Europa
Modalitatea Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Udal lankidetza zuzena: Laguntza humanitarioa
Barruko kodea COO-2024-1360/1
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Zaporeak Solidario Garapenerako Elkartea
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Zaporeak Grecia
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Laguntza Humanitarioa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emergentziazko elikadura-laguntza
ODS Goserik ez
Hasierako eta amaierako urtea 2024 - 2025
Cargando datos...