Osasun-arloko eta sexu-eskubideen arloko ezagutza- eta truke-zubiak, ikuspegi intersekzionalarekin eta kulturartekoarekin, biztanleria migratuarentzat

Bereziki emakume migratzaileentzat osasun eta sexu-eskubideetan oinarritutako hezkuntza- eta gizarte-eragineko prozesuak ezartzea da proiektuaren ardatza. Bi helburu ditu: alde batetik, emakume horiek ahalduntzea bilatzen du, haien sexu- eta osasun-eskubideak heziz eta indartuz, pentsatuta migrazioak kalteberatasun bereziko egoeran jar ditzakeela. Bestalde, proiektuak iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeetako emaginen (emakume haurdunen zaintzan, erditzean eta erditu ostean espezializatutako osasun-profesionalak) esperientziak eta ezagutzak trukatzea sustatzen du. Truke horren helburua ez da emaginen praktika profesionalak esperientzien eta testuinguruen aniztasunaren bidez aberastea bakarrik, baizik eta emakume migratzaileek jasotzen duten zaintzaren kalitatea hobetzea ere bai. Laburbilduz, proiektuak hezkuntza eta nazioarteko lanbide-trukea erabiltzen ditu funtsezko tresna gisa emakume migratzaileen osasuna eta sexu-eskubideak sustatzeko, bai eta sexu eta ugalketa arloan zaintza globalen kalitatean etengabeko hobekuntza eta sexu eta ugalketa eskubideetan izan behar den politizazioa sustatzeko ere, tokian-tokian eta munduan.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Haurralde Fundazioa 25.177,12 € 2024 Euskadi 17.623,98 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Gizarte eraldaketarako hezkuntza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak
Lankidetza-instrumentua Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat
Esku-hartze estrategia Prestakuntza
Jarduera-esparrua Hezkuntza ez formala
Barruko kodea SEN-2024-2228/1
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Haurralde Fundazioa
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea No aplica
(No Aplica)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka
ODS Genero berdintasuna
Hasierako eta amaierako urtea 2024 - 2025
Cargando datos...