Pomegranate: babes integrala eta ahalduntzea indarkeriatik eta gatazketatik ihesi doazen emakume errefuxiatuei, Atenas

Donostiako Udalari proposatzen zaion esku-hartzea Atenasen genero-indarkeriaren biktima diren emakume errefuxiatuen eta migratzaileen integrazioa bultzatzera bideratuta dago. Action for Women erakundearen Pomegranate (Granada) proiektuaren esparruan? Grezia, emakume errefuxiatuak, eta, zehazki, genero-indarkeria jasan dutelako kalteberatasun handieneko egoeran daudenek etxe seguru bat, laguntza psikosoziala eta laguntza indibidualizatua jasotzen dute, traumatik errekuperatzen laguntzeko eta erresilientzia izateko. Proiektu aitzindaria da, emakumeek eta emakumeentzat kudeatua erabat. Esku-hartze hori da Pomegranate proiektuak dituen bi zutabeetako lehena: babesa, ahalduntzeko eta harrera gizartean enpleguaren bidez integratzeko lehen eta beharrezko urrats gisa ulertuta.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Salvamento Marítimo Humanitario 28.917,18 € 2024 Grezia 20.242,03 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Grezia, Europa
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat
Barruko kodea COO-2024-822/1
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Salvamento Marítimo Humanitario
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak)
Tokiko erakundea Action for Women - AfW Hellas
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka
ODS Genero berdintasuna
Hasierako eta amaierako urtea 2024 - 2026
Cargando datos...