Euskal Fondoa

Logo Euskal Fondoa

1996. urtean Euskal Fondoa Lankidetza Deszentralizaturako koordinazio eta laguntza tresna bezala eratu zen, hau da, Euskal Herrian Hegoaldeko instituzio, erakunde sozial eta komunitateekiko harreman solidarioen alde diharduten esperientzia lokalak biltzen dituen lankidetzarako tresna.

Beti ere Euskal Herriko garapenerako lankidetza lokalaren esparruan, asoziazioak bere kideek lankidetzarako eragile aktiboen papera hartu dezaten bultzatzen du. guzti hori programekiko autonomia eta identifikazio lokala mantenduz, eta ekimen bateratu, informazio eta esperientzien elkar trukaketa, asistentzia teknikoa, eta abarren bidez eraginkortasun handiago bat lortu asmoz.

Garapenerako lankidetzara eskainitakoaz gain Euskal Fondoa justizian, berdintasunean, tolerantzian oinarritzen diren elkarbizitza baketsurako baloreak sustatzen, eta guztiok bizitza sozial, kultural eta politikoan aktiboki parte har dezagun bultzatzen saiatzen da.

Hitz gutxitan, Asoziazioaren helburua zera da: herrien arteko desberdintasun egoera latzaren oinarri eta ondorioetaz herritarrak sentsibilizatzea batetik eta munduko ordenu berri justuago eta solidarioago bat ezartzeko elkarlanaren beharra transmititzea bestetik.

Datu orokorrak
Erakundea Euskal Fondoa
Garapenerako lankidetzaz arduratzen den saila
Planifikaziorako, parte-hartzerako eta kudeaketarako tresnak
Lankidetza-estrategiak

Lan plangintza: 2020-2023ko Plana

Parte-hartze organoak
Ebaluazioak
Lankidetza-instrumentuak
Diru-laguntzen deialdiak
Urteko memoriak
Politiken koherentzia, kontu-ematea eta ikerkuntza
Lankidetzan diharduten bestelako departamentu edo sailak
Politiken koherentzia
Txosten eta ikerlanak
Cargando datos...