Eusko Jaurlaritza
eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren lan-tresna garapenerako lankidetzaren politika planifikatzeko eta kudeatzeko. Lankidetza eta Elkartasunari buruzko Legean, 3/2024, ezarritako irizpide eta helbururen arabera dihardu, Plan Zuzendarian garatuak. eLankidetzaren lankidetza-ekintzez gain, Eusko Jaurlaritzako hainbat sail, erakunde autonomo eta erakunde publikoek garapenerako lankidetzako beste ekintza batzuk bultzatzen dituzte.
Lankidetza-politikaren eginkizuna giza garapen jasangarria sustatzea eta pobreziaren eta desparekotasunen aurka jardutea da. Horretarako, Hegoaldeko eta Iparraldeko askotariko agenteen estrategiak bultzatzen dira, eta koordinazioa, koherentzia eta elkarren arteko ezagutza eta ikaskuntza azpimarratzen dira. Gainera, garrantzi berezia ematen zaio genero-ekitateari, jasangarritasun ekologikoari, eskubideen ikuspegiari, gaitasunen sendotzeari, parte hartzeari, antolamenduari eta toki-global loturari.
Politika hori mundu bidezkoago eta baketsuago bat eraikitzera bideratuta dago. Mundu horretan, pertsonen eta herrien ongizatea eta eskubideak izango dira erabakiak hartzeko prozesuen ardatz, aniztasunean, ekitatean eta naturarekiko loturan oinarrituta, eta pertsonek eta kolektiboek, tokiko eremuan, eremu globalarekin lotuta eta elkartasun-loturetatik abiatuta, aktiboki hartuko dute parte guztion ongiaren eraikuntzan.
Datu orokorrak | |
---|---|
Erakundea | Eusko Jaurlaritza |
Garapenerako lankidetzaz arduratzen den saila | eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia |
Politiken koherentzia, kontu-ematea eta ikerkuntza | |
---|---|
Lankidetzan diharduten bestelako departamentu edo sailak | |
Politiken koherentzia | |
Txosten eta ikerlanak |