III Frente, Kuba udalerriko 6 kooperatiben iraunkortasuna eta trantsizio inklusiboa
Proiektu honen helburua da elikadura-subiranotasuna, klima-erresilientzia eta trantsizio bidezko eta inklusiboa sustatzea Kubako Errepublikako III Frente (OE) udalerrian, esku hartzeko hiru estrategia osagarri garatuz. Estrategia horiek elkar indartzen dute: emakume nekazarien gaitasunak indartzea; ekoizpen agroekologikoa hobetzea, elikagaiak prozesatzea eta merkaturatzea; klima-aldaketaren inpaktuak murrizteko bitartekoak eta gaitasunak indartzea.
Proiektuaren tokiko bazkideak honako hauek dira: Nekazaritza eta Baso Teknikarien Kubako Elkartea (ACTAF, partzuergoko burua), Animalia Ekoizpenaren Kubako Elkartea (ACPA) eta Nekazari Txikien Elkarte Nazionala (ANAP).
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Eusko Jaurlaritza (eLankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia) | Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa | 599.718,43 € | 2024 | Kuba | 149.929,61 € |
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Kuba,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
| Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
| Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak (PRO-K1) |
| Barruko kodea | PRO-2024K1-0025 |
| Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
| Erakunde bideratzailea |
Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
| Tokiko erakundea |
Asociación Cubana de Técnicos Agrícolas y Forestales (ACTAF) (Tokiko GKEa) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Sektore Produktiboak |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Nekazaritza-elikagaien ekoizpena |
| ODS | Goserik ez |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2024 - 2026 |
Cargando datos...
