Emakumeen elkarteak, komunitateak eta tokiko erakunde publikoak, Malicoundako hondakinen kudeaketa iraunkorra aldatzeko eragile gisa
Ekimenaren bidez, emakumeen elkarteak eta beste kolektibo batzuk ahaldundu nahi dira, ingurumen osasuntsurako eskubidea tokian-tokian eta maila globalean defendatzeko borroka komunitarioan. Hondakinen kudeaketa komunitarioa hobetuko da eta jardunbide iraunkorrak ezarriko dira, genero-berdintasuna sustatuz eta komunitate osoan sentsibilizazio- eta eragin-kanpaina bat gidatuz. Ekimen horren helburua da, tokiko erakunde publikoen eta hezkuntza-komunitatearen parte-hartzearekin, osasungaiztasunaren aurka borrokatzen eta bizi-ingurune osasuntsua sustatzen laguntzea, Malicoundako biztanleen bizi-kalitatea hobetuz.
Proiektu hau bideratzen duten erakundeak hauek dira: Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional (partzuergoaren burua) eta Euleuk Senegal Elkartea. Horrez gain, tokiko bazkideak hauek dira: Komunitatearen Garapenerako Elkarteen Federazioa - FADEC NORD (partzuergoko burua) eta Senegalgo Abokatuen Elkartea (AJS).
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Eusko Jaurlaritza (eLankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia) | Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional | 307.221,00 € | 2024 | Senegal | 122.888,40 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Senegal,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Diru-laguntza zuzenak (ZUZ) |
Barruko kodea | ZUZ-2024K1-0006 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Federación de Asociaciones de Desarrollo Económico Comunitario de Kébémer FADEC-NJAMBUR (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Hondakin solidoen deuseztatzea/tratamendua |
ODS | Hiri eta komunitate jasangarriak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2024 - 2026 |
