AKUAL - Euskadi - Erdialdeko Amerika (El Salvador eta Costa Rica) erakundearteko lankidetza-programa: Ura eta Saneamendua. 2. Edizioa (2021-2024). II fasea
El Salvadorko ekialdeko Jocoro udalerriko 1.000 familiak kalitatezko saneamendu eta ur zerbitzu jasangarria jasoko dute. Udala indartu egingo da berdintasun- eta ekitate-estrategietan eta ingurumen-jasangarritasunean. Jocoroko familiekin eta ikastetxeekin urari, oinarrizko saneamenduari eta higiene pertsonalari buruzko informazio-, komunikazio- eta hezkuntza-programa bat ezarriko da, udaleko osasun-unitateekin koordinatuta.
ANDAko eta AYArako plangintza eta kudeaketa tekniko-operatiboak kudeaketa-adierazle hobetuak erakutsiko dituzte programaren laguntza-arloetan, jardunbide egokiak eta zerbitzuen efikazia eta efizientzia hobetzea txertatuz; horretarako, ur- eta saneamendu-zerbitzu jasangarrien arloan eta genero-ekitatea integratuz ezagutza handiagoa duten langile teknikoak prestatuko dira. FOCARD – APSen lana indartuko da, Eskualdeko Talde Tematikoen lan-agenda sendotu da eta ezagutza teknikoak areagotuko dira, 7 herrialde kideetan ur- eta saneamendu-zerbitzuen jasangarritasunari laguntzeko, genero-berdintasunez.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Ura Ur Agentziaren, foru-aldundien, udalen eta uraren sektoreko enpresen laguntzarekin abiatu da proiektu hau. Bi erakunde patzuergoan joango dira: ANDA eta AyA.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Eusko Jaurlaritza | Euskal Fondoa | 217.595,71 € | 2023 | El Salvador | 217.595,71 € |
Bilboko Udala | Euskal Fondoa | 7.912,17 € | 2023 | El Salvador | 7.912,17 € |
Vitoria-Gasteizko Udala | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2023 | El Salvador | 50.000,00 € |
Arabako Foru Aldundia | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2023 | El Salvador | 50.000,00 € |
Gipuzkoako Foru Aldundia | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2023 | El Salvador | 50.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Costa Rica,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe El Salvador, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | |
Barruko kodea | 334k-2023-EF |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Euskal Fondoa (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
Tokiko erakundea |
ANDA Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Ur-baliabideen inguruko politika eta administrazio-kudeaketa |
ODS | Ur garbia eta saneamendua |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | AKUAL - Euskadi - Erdialdeko Amerika (El Salvador eta Costa Rica) erakundearteko lankidetza-programa: Ura eta Saneamendua. 2. Edizioa (2021-2024). II fasea |
![](/assets/spinner_big-6d6ac630286b8bcc5713f2ef430748fb8635d9e551b86996e2a038b1be104690.gif)