Jarraipen-bidaia Hondurasera
Jarraipen-bidaia horretan, zinegotzi eskuordea (Itziar Urtasun), Berdintasuneko zuzendaria (Amaia Domingo) eta lankidetzako teknikaria (Miguel Perez) izan ziren. Amaitutako proiektuak bisitatu dira, jasangarritasuna ikusteko, abian dauden proiektuak, beraien gauzatze-egoera ikusteko, ia amaituta dauden proiektuak, beraien eraginkortasuna eta irismena ikusteko, eta hasten ari diren proiektuak, horrelakoak gauzatzean hobekuntzak planifikatzeko. Hainbat GGKEren proiektuak bisitatu dira:
- OXFAM-INTERMON; Cortes departamenduko hainbat udalerritan (San Pedro Sula eta Villanueva). Emakumeek indarkeriarik eta diskriminaziorik gabeko bizitza izateko eskubidean oinarritutako proiektuak dira, CODEMUH (Honduraseko Emakumeen Kolektiboa) antolakundeak maquiletan aritzen diren emakume langileen giza eskubideen alde egiten duen lanaren jarraipen gisa, emakume horiek defendatzeko, eskubideak bete daitezela galdatzeko eta politikan eragiteko tresnak eskainiz. Proposamena Hondurasko iparraldeko kostaldean dagoen maquila-industriaren inguruabarrean garatzen da. Bertan, bazterkeriak jota dauden emakumeek eta gizonek lan egiten dute. Eta horiexek dira, hain zuzen ere, emakumeek nozitzen dituzten gatazka eta diskriminazio anitzen eragile nagusiak, emakume izate hutsagatik, eta horren kalteek familia osoari eragiten diote.
- PROCLADE; Cortes departamenduko hainbat udalerritan (San Pedro Sula, Choloma eta Villanueva). San Pedro Sulako Caritas erakundeak Cortes departamenduan aspalditik garatu duen genero-indarkeriaren aurkako lanaren jarraipena da. Hauexek dira genero-indarkeriaren aurkako borrokan garatzen ari diren osagaiak:
o Genero-indarkeriaren biktimei justiziarako sarbidea erraztea, emakumeen aurkako indarkeria fisiko, psikologiko edo ondarezko kasuetan, erasotzaileak auzibideratzeko, zigorgabetasuna murrizteko eta indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea leheneratzeko.
o Osasun mentala hobetzeko aukera eskaintzea, biktimei zein erasotzaileei laguntza psikologikoa emanda.
o Genero-indarkeriaren aurkako borroka-lanean funtsezkoak diren eragileak indartzea (prestakuntza, protokoloak egitea): justizia, polizia, osasuna, hezkuntza, birbiktimizazioa saihestu nahian.
o Prebentzioko hezkuntza eta sentsibilizazioa familia-, eskola- eta erlijio-eremuko tokiko eragileekin… eta enpresaburuekin eta sindikatuekin, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak lanera daitezen.
o Indarkeriaren biktima diren emakumeak gizarteratzeko eta laneratzeko zerbitzua abian jartzea, norbere trebetasunen inguruko lana, enplegurako prestakuntza eta gizarteratzea kontuan hartzen dituen ibilbide pertsonalizatua diseinatuta.
- MEDICUS MUNDI BIZKAIA; Omoako udalerrian, San Isidro, La Ceibita eta San Martin komunitateetan, 3 ur- eta saneamendu-sistema eraikita eta Cuyamel ibaiaren erdialdeko arroan dauden Santo Domingo eta San Antonio de las Palmas komunitateetan lehendik abian egon diren 2 ur-proiektu optimizatuta. Honako proiektu hau 5 komunitatek Omoako Korporazio Ohoretsuaren aurrean proposatutako toki-garapeneko ekimenen atala da. Proposamenaren helburua hiru biztanlegunetako kideei ura eskuratzeko modua izatea da eta beste bi komunitatek egun duten sarbidea optimizatzea, baliabide hidrikoaren hedadura, kantitatea eta kalitatea hobetuz. Era berean, oinarrizko saneamendu-sistema hobetuko da itxitura hidraulikoko komunak eta edateko ura biltzeko uharkak eraikiz. Obra grisaren garapena eskulan kalifikatua kontratatuz egingo da, eta komunitateak horretarako antolatutako kalifikatu gabeko eskulana emango du, bai eta emakumeak eraikuntzaren garapenean txertatzeko estrategia bat ere.
Beste bisita eta batzar batzuk:
- San Pedro Sulako genero-indarkeriaren aurkako epaitegi espezializatuko epaileekin.
- GIZ delakoarekin: Alemaniako lankidetza ofiziala (Deutsche Geselischaft für Technische Zusammenarberf).
- Ricardo Alvarado Omoako alkatearekin.
- Omoako Kontserbazio Kidegoak (CCO) ingurumen-erakundearekin.
- San Pedro Sulako Caritas erakundearekin.
- CODEMUH (Hondurasko Emakumeen Kolektiboa) antolakundearekin.
- Angel Garachana Perez San Pedro Sulako gotzainarekin.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Bilboko Udala | Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao | 1.022,42 € | 2023 | Honduras | 1.022,42 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Honduras,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Planifikazioa eta ebaluazioa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Bestelako laguntza teknikoak |
Lankidetza-instrumentua | Proiektuen jarraipena |
Barruko kodea | 2023-Seguimiento-1357/1 |
Bideratze-modua | Bestelakoak |
Erakunde bideratzailea |
Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeko sektoreak |
ODS | Helburuak lortzeko aliantza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2023 |