Oporrak Bakean 2023 hitzarmena
2022an bezala, Covid-19aren eta horrek eragindako murrizketen ondorioz, bi urteko geldialdia izan eta gero, saharar adingabeak Europara eramatea ezinezkoa baitzen, 2023an berriro ere egin da Oporrak bakean programa, Bilboko familiek haur sahararrak har ditzaten. Programa horren bidez, adingabe sahararrak Tindoufeko (Aljeria) iheslari kanpamentuetatik ateratzen dira (kanpamentuetan bizi behar izaten dute urtearen gainerakoan) bero handiaren zioz baldintza meteorologikoak muturrekoak direnean, 50 gradura ere iristen direlarik. Bilboko egonaldian, umeek tratu berezia jasotzen dute instituzioen eta osasun-erakundeen aldetik: azterketa medikoa eta oftalmologikoa egiten diete, euren osasun-egoera zein den jakiteko. 2023an, 6 adingaberi egin diete harrera Bilboko 6 familiatan, eta askotariko jarduera-programaz gozatzeko aukera izan dute. Martxoaren 19an, jardunaldi bat egin zen Emakumeen Plazan, “Oporrak bakean” programaren berri emateko eta bertan parte hartzera animatzeko. Bilboko Udalak antolatutako jardueren artean, aipatu behar da Saharako bizimoduaren adierazgarria den haima baten instalazioa nabarmendu behar da. Bertaratutakoek karpa bisitatzeko aukera izan zuten, Saharako eguneroko bizimodua gertutik ezagutzeko, tea dastatzeko, henna eta bongo tailerretan parte hartzeko eta basamortuari buruzko ipuin kontalariez gozatzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Bilboko Udala | Delegación Saharaui en Euskadi | 5.000,00 € | 2023 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 5.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Sektorea indartzeko jarduerak eta bestelakoak |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lankidetza-hitzarmenak Garapenerako Sentsibilizaziorako eta Hezkuntzarako |
Barruko kodea | 2023-Convenio_SyED-1340/1 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Delegación Saharaui en Euskadi (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde kidean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2023 |
