Lankidetza-hitzarmena KCD (Kultura Communication y Desarrollo) elkartearekin
Nazioarteko Zinema Ikusezinaren 14. Jaialdia. "Film Sozialak" Bilbo 2023. “Film Sozialak” Nazioarteko Zinema Jaialdiak, 2023an 15. edizioa bete duenak, garapena, ingurumen jasangarritasuna, gizarte-bazterketa, edo gizonentzako eta emakumeentzako aukeren berdintasuna azaltzeko alternatibak eman nahi ditu, ikaskuntza, kohesio soziala eta harremanak sarean sustatuz. Proiektuaren helburu nagusia da ikus-entzunezko alfabetatzerako, gaikuntzarako eta izaera sozialeko materialaren hedapenerako gune alternatiboak eskaintzea, herritar kritiko, zuhur eta eraikitzaileak sortzeko. Ikuspuntu horretatik, jaialdiak mundu mailan dauden desberdintasunak erakutsi nahi dizkie Bilboko eta Bizkaiko biztanleriaren hainbat sektoreri.
Hamabosgarren edizioan, 904 lanek parte hartu zuten lehiaketan, eta horietatik hirutik bat emakumezkoek zuzendutakoa izan da. Jasotako filmen artean, 107 herrialde edo lurralde ezberdinetakoak daude. Espainiaz gain, Argentina, Frantzia, Kolonbia, Brasil, Mexiko edo Txile nabarmendu behar dira, kopuruari dagokionez, eta zinemagintza oparorik ez duten beste batzuk ere aipatzekoak dira, hala nola Peru, Costa Rica, Senegal, Egipto edo Guatemala. 904 proiektuetatik 64 aukeratu dira eta proiektu horiek 55 herrialde eta lurralde ordezkatu dituzte, eta emanaldien sailean izan ziren filmen % 46an emakumeek parte hartu dute.
Zinema Ikusezinaren Jaialdiak 12.904 ikus-entzule bildu zituen aurrez aurreko saioetan. Horrez gain, Klikatu Zinema Ikusezinaren plataformaren bidez, 565 pertsonak ikusi zituzten emanaldiak era telematikoan, hots, 13.469 izan zituen jaialdiak guztira. Urtero gertatzen den bezala, etorritakoen banakaketak alderdi nabarmenak ditu; izan ere, azpimarratzekoa da lanbide-heziketako eta batxilergoko ikastetxeekiko lankidetzaren garrantzia, horietatik 9.958 ikusle etorri baitziren.
Bilboko Udalak Genero Ekitatea Saria babestu zuen, 2.000 euroko zenbatekoa emanda. Clara Santaolayaren “Alegre y Olé” film laburrak jaso du saria 2023an, ahizpatasunaren garrantzia, arazo komunak gainditzeko gaitasuna eta kultura- eta gizarte-inguruabarrak gainditzen dituen mezua hedatzeagatik. Paula Romeroren “Mothertruckers” film laburrak ere aipamen berezia eskuratu zuen.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Bilboko Udala | KCD, Kultura, Communication y Desarrollo | 19.000,00 € | 2023 | Euskadi | 19.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Lankidetza-hitzarmenak Garapenerako Sentsibilizaziorako eta Hezkuntzarako |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 2023-Convenio_SyED-1337/1 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
KCD, Kultura, Communication y Desarrollo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Helburuak lortzeko aliantza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2023 |