Bidezko komertzioa eta finantza etikoak: bere eragin eraldatzailearen errealitatea hurbilduz
Proiektua Gipuzkoan garatuko da, zehazki udalerri hauetan: Donostia, Irun, Hernani eta Beasain. Nazioarteko merkataritza ez da neutrala; izan ere, garapen jasangarria bermatu ordez, ikuspuntu politiko eta ekonomikotik hainbat neurri neoliberal baldintzatzea eta ezartzea du helburu, eta hegoaldearen aurrean iparraldearen garapena ziurtatuko duen sistema bati eustea besterik ez du nahi. Enpresa globalizatuen jardunbide desegokiek (espekulazioa, kapitalen ihesa eta paradisu fiskalen bidez zergak saihestea, besteak beste) hegoaldeko ekonomiak hustu egiten dituzte, beren aberastasuna iparraldeko ekonomietara bideratuz, eta, horrela, ekonomia eta botere desberdinkeria areagotuz. Gizakiak ekonomian zentraltasuna galdu duela kontuan hartuta, kontsumo arduratsua gizartea eraldatzeko tresna politiko gisa agertzen da, ekonomia erreala eta pertsona sistema ekonomikoaren erdigunean jartzen baititu. Horrela, proiektu honek, beste erakunde batzuekin batera, tokiko garapen ekonomikoa eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa lantzen ditu hainbat arlotan: bidezko merkataritza, nekazaritza jasangarria, energia berriztagarrien sustapena edo kultura; azken finean, gizakia ekonomiaren erdigunean jarriz, eta, gainera, finantza etikoen bidez finantzatutako Paraguai eta Nikaraguako bidezko merkataritzako erakundeei (Manduvirá eta Aldea Global) protagonismoa emanez. Horregatik, finantza etikoen eta bidezko merkataritzaren balioari buruzko sentsibilizazio kanpaina bat antolatzea proposatzen da, Gipuzkoan duten benetako eragin eraldatzailea ikusarazteko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación de apoyo al proyecto Fiare en la CAPV | 20.000,00 € | 2023 | Euskadi | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 2023-PUNT-17 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación de apoyo al proyecto Fiare en la CAPV (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |