Giza eskubideak herriari
Proiektua Gipuzkoan garatuko da, zehazki Goierri eskualdean (22 udalerrik osatua; 67.914 biztanle). Nabarmentzekoa da Euskadin eta nazioartean giza eskubideen urraketa ugari eta larriak izan direla azken urteotan, eta herritarrek ez dutela askorik ezagutzen gai horri buruz. Halaber, esanguratsua da hezkuntza sisteman eta, oro har, gizartean, kolektibo batzuek bereziki jasaten dituztela eskubide urraketa horiek indarkeria zuzen, egiturazko eta kulturalaren ondorioz; honako talde hauek, besteak beste: migratzaileak eta gutxiengo etnikoak, desgaitasunen bat duten pertsonak eta LGBTQI+ pertsonak. Adibidez, Arartekoak txosten monografiko batean jasotako datuen arabera, % 83k onartu zuen sexu orientazioan oinarritutako irainak entzun edo ikusi zituela. Proiektu honen helburua da giza eskubideei buruz sentsibilizatzea, heztea eta hori lantzeko topaguneak eta komunikazio guneak sortzea, herrien aniztasuna nabarmenduz, herritarrek aukeratzat har dezaten batzuetan mehatxutzat hartzen dena. Hori guztia elkar ezagutuz eta onartuz egingo da, bereizkeria eta bazterketa murriztuz, aniztasunean integrazioa eta gizarte kohesioa bermatzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Dar-Dar Gizarte Ekimen Kooperatiba | 20.000,00 € | 2023 | Euskadi | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 2023-PUNT-16 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Dar-Dar Gizarte Ekimen Kooperatiba (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2023 |