Emakume magrebtarren berdintasuna eta giza eskubideak sendotuz
Proiektua Gipuzkoan garatuko da, kultur etxeetan, emakumearen etxeetan eta Tolosaldea, Donostialdea, Errenteria eta Goierriko udaletan. Magrebeko emakumeek, askotan, oztopoak eta desberdinkeriak izaten dituzte hezkuntza, enplegua eta partaidetza sozial eta politikoa lortzeko, beren generoa eta jatorri kulturala tarteko. Hobetu ordez, haien egoera larriki kaltetzen ari da, eta agerikoa da giza eskubideen eta eskubide zibilen esparruan jasaten duten bazterketa, babesgabezia eta kalteberatasun egoera. Esate baterako, aipatu behar da Espainian fruitu gorrien kanpainan lan egitera etortzen diren eta gehiegizko lan baldintzen eraginpean egoten diren emakume jornalari marokoarren egoera, bai eta asiloa eskatzen duten emakumeen kopurua ere (emakume afrikarren erdia baino gehiago jatorri magrebtarrekoak). Gainera, aipatu behar da nerabe batzuk ez direla identifikatzen ez jatorrizko herrialdearekin, ez harrera herrialdearekin. Bestalde, Afrikako iparraldeko eskualdeko emakumeek bereizkeria errotua jasaten jarraitzen dute beren jatorrizko herrialdeetan, eta egunero jasaten dituzte indarkeria ekintzak. Bitartean, zoritxarrez, gobernuek ez dute neurririk hartzen atxiloketa arbitrarioak, bahiketak, hilketak, “ohorearen izenean” egindako hilketak eta genero indarkeriaren beste mota batzuk amaitzeko. Halaber, ikusi da azken hamarkadan Magrebeko herrialdeetan ere emakumeen enpleguak nolabaiteko atzerakada izan duela. Hori dela eta, proiektuak aldaketa sozial eta kulturala sustatu nahi du, magrebtar jatorriko emakumeen giza eskubideak eta berdintasun balioak sustatuz, haien jatorrizko herrialdeetan nahiz harrera herrialdeetan aurre egin behar dieten oztopoak ezabatzeko eta haien ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Jatorkin Al-Nahda | 20.000,00 € | 2023 | Euskadi | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 2023-PUNT-15 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Jatorkin Al-Nahda (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Genero berdintasuna |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |