Biosortzailea: gizartea eraldatzeko narratiba berriak
Proiektua Gipuzkoako hainbat lekutan garatuko da: Errenteria, Tolosa, Zumaia eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen testuingurua. Nazio Batuek eta komunitate zientifikoak urteak daramatzate klima aldaketari eta biodibertsitatearen eta giza eskubideen errespetuan dituen ondorio kaltegarriei buruz ohartarazten. Hegoaldeko herrialdeak eta komunitate indigenak, alegia, ingurumenarekin lotura handiagoa dutenak, ari dira berehalako ondorioak jasaten. Hala ere, fenomeno horren ondorioak gizarteari modu nahasgarri eta geldiarazlean jakinarazi zaizkiola uste da, arriskuak gehiago azpimarratu direlako konponbideak baino, eta, ondorioz, alde batera utzi delako herritarrek ohiturak eta bizimoduak modu kolektiboan aldatuz konponbideak emateko duten gaitasuna. Horrek herritarren erantzun emozionala sustatu du, eta mehatxua ukatzetik erantzukizuna beste batzuei ematera iritsi gara. Beharrizan horren jakitun izanik, Biosortzailea programa proposatzen da. Ingurumenaren aldeko gizarte eraldaketarako sormen proiektu berritzailea da, alternatiba jasangarriak sortuko dituena, gazteen parte hartzea bultzatuko duena eta klima aldaketaren aurkako borrokarekin eta ingurumen osasungarria izateko giza eskubidearen defentsarekin lotutako politika publikoetan izango duen eragina sustatuko duena.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Ventana a la Diversidad. Asociación por la Creatividad Colaborativa Intercultural | 20.000,00 € | 2023 | Euskadi | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Berrikuntza |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 2023-PUNT-13 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Ventana a la Diversidad. Asociación por la Creatividad Colaborativa Intercultural (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Klimaren aldeko hezkuntza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |