Nasa yuwe hizkuntza biziberritzeko plana kudeatzea eta garatzea
Proiektua Toribio udalerrian garatuko da, Cauca Estatuan, Kolonbiako hego-ekialdean. Biztanleriaren % 96 nasa herri indigenak osatuta dago, eta lurraldea, indigenen mundu ikuskeran oinarrituta, 3 barrutitan dago antolatuta, bakoitzak bere agintaritza indigena propioa duelarik. Ikerlan askok erakutsi dute hizkuntza aniztasuna, bioaniztasuna eta txirotasuna eskutik hartuta ibiltzen direla munduko leku askotan, eta beraz, lehen bi aldagai horiek oso aintzat hartu behar dira pobrezia gainditzeko estrategietan. Gaur egun, planetak bizi duen krisi sistemikoaren testuinguruan, aurreikuspenen arabera egun erabiltzen diren hizkuntzen erdiak, gutxienez, galduko dira mendea amaitu aurretik, eta horiekin batera, betikoz galduko dira herri askoren ezagutza, balio sistema, historia eta nortasuna. Cauca departamendua Kolonbian pobrezia maila altuena dutenen artean hirugarrena da, bertan bizi da herritar indigenen ehuneko handiena, eta indigenak dira herrialdeko kolektibo zaurgarrienetako bat osatzen dutenak, bereziki emakume indigenak, haien egoera etnikoari genero aldagaia gehitzen baitzaio diskriminazioa areagotzeko. Kolonbiako Estatuak, bere aldetik, aitortu egiten du herrialdeko aniztasun etnikoa, eta hura babesteko konpromisoa hartu badu ere, ez du ekintzarik abiarazten ez baliabiderik jartzen norabide horretan. Beraz, horri Toribioko biztanleak bizi diren pobrezia egoera gehitzen badiogu, nasa yuwe hizkuntza desagertzeko arrisku larriaren aurrean gaude, eta premiazkoa da hizkuntza hori biziberritzeko lan egitea. Prozesu horretan nabarmentzekoa da emakumeen egitekoa, funtsezko rola betetzen baitute hizkuntzen transmisioan eta mantentzean. Horregatik guztiagatik, proiektuaren helburua da hiru erakunde indigenetako 30 emakume eta 30 gizonen gaitasunak, balioak eta autoestimua indartzea Hizkuntza Suspertzeko Plana ezartzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Garabide Kultur Elkartea | 99.999,90 € | 2023 | Kolonbia | 48.539,95 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Kolonbia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-31 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Garabide Kultur Elkartea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
CECIDIC- Centro de Educación, Capacitación e Investigación para el Desarrollo Integral de la Comunidad (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza-politika eta administrazio-kudeaketa |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |