Emakume aktiboak beren eskubideen alde, bereziki indarkeriarik gabeko bizitza baten alde
Proiektua San Marcos udalerriko 6 komunitatetan garatuko da (San Antonio Guadalupe, Hirigune Historikoa, El Guaje, Lotificación Santa Fe 1 eta Lotificación Santa Fe 2 eta Tránsito komunitateak). Kalkuluen arabera, 67.912 lagun bizi dira horietan (% 49 emakumeak). 2019. urteaz geroztik, El Salvadorrek herritarren eskubideetan eta askatasunetan izandako atzerakada du ezaugarri nagusi, duela urtebetetik bizi duten salbuespen egoeraren ondorioz, eta, besteak beste, genero berdintasunaren aldeko hainbat politikaren aplikazioan atzera egiteko bidea eman du, aurrekontuetan izan duten murrizketaren ondorioz. Neurri horren eragina larriagoa da emakumeak herrialdean duen desberdintasun egoera kontuan hartzen badugu, feminizidioen tasa altuetan adierazten den bezala (16 feminizidio 2023ko urtarrilean), salbuespen erregimenean emakumeen aurka egindako atxiloketa arbitrarioen kopuru handian (8.000), desagertutako emakumeen kopuru handian (10.144, 8 urtean), abortuaren aurkako zigor absolutuan, gorroto krimenei buruzko ebazpen judizialen transfobian eta familien elikadura segurtasuna arriskuan jartzen duen nekazaritza ekoizpenaren krisian; horiexek dira herrialdeak genero berdintasunean bizi duen atzerakadaren ondorioetako batzuk. Esku hartzeko eremuaren kasuan, pobrezia eta desberdintasun larriko egoeran bizi dira emakumeak, indarkeria da egoera horren adierazle okerrenetako bat. Emakumeek, neskatoek eta nerabeek aitortu egiten dute euren ingurune hurbilean askotariko indarkeria dagoela, eta beren lurraldeetan elkarbizitzarako segurtasun neurriak hartu dituztela, neurri judizialak eta polizialak eraginkorrak ez direla ikusita. Testuinguru horretan, emakume liderrak, desgaitasunen bat dutenak, langile informalak edo ehungintzan ari direnak eta erakundeetan ari direnak lehenesten dira, eta helburua da emakumeen eta desgaitasunen bat duten emakumeen eskubideen eta, bereziki, indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidearen ezagutza, erabilera eta eskakizuna indartzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación PROCLADE YANAPAY | 100.000,00 € | 2023 | El Salvador | 48.540,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
El Salvador,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-29 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación PROCLADE YANAPAY (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación Movimiento Salvadoreño de Mujeres (MSM) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2025 |