Gaitasunak garatzea eta indartzea, indarkeriaren ondorio psikosozialen aurrean
Proiektua Guatemalako hainbat herritan garatuko da, Erdialdeko Goi Ordokian, Mendebaldeko Goi Ordokian, Bocacostan eta Hegoaldeko Kostaldean, Ipar eta Ipar-ekialdeko eremuan. Gaur egun Guatemala atzerapen egoeran dago arlo demokratikoari eta giza eskubideekiko errespetuari dagokienez, eta ondorioz, desegin egin dira bakearen eta Giza eskubideen aldeko erakundeak, baita emakumeen eskubideak babesten dituztenak ere. Gainera, areagotu egin dira gizarte erakundeen aurkako jazarpenak, emakumeen eta Giza Eskubideak defendatzen dituzten pertsonen aurkako ekintza errepresiboak, eta gaur egungo Gobernuak kooptatu egiten ditu erakunde demokratikoak. Egoera politiko horrek indarkeria orokorreko giroa hauspotu du, eta indarkeria orokorreko egoera hori jada oso hedatuta zegoen herrialdean azken hamarkadetan, alde batetik, gatazka armatuaren ondorioz, eta, bestetik, nagusi den kultura matxistaren eta arrazistaren ondorioz, emakumeen eta indigenen aurkako indarkeria adierazpenak justifikatzen baititu. Indarkeriaren gorakada horren ondorioetako batzuk emakumeen, Giza Eskubideak defendatzen dituztenen eta indigenen osasun mentalaren narriaduran eta emakumeen eta adingabeen migrazioaren hazkundean nabari dira. Babesteko eta askotariko indarkeria horiei aurre egiteko erakunde egokirik ez dagoenez, arazo horiei aurre egiteko gaitasunak eta mekanismoak indartzeko premia dute komunitateek, eta aldi berean lurralde mailan antolatzeko beharra dute beste baliabide, eragile eta prozesuekiko loturak berreraikitzeko. Testuinguru horretan, proiektuaren helburua da erakunde sozialak eta komunitarioak, emakumeen erakundeak, giza eskubideen defendatzaileak eta lurraldea defendatzen duten elkarteak indartzea, eskubideak urratzen diren testuinguruetan sustapeneko, prebentzioko eta lan psikosozialeko ezagutzak, tresnak eta ekintzak garatuz.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Mundu Bakean | 99.664,92 € | 2023 | Guatemala | 48.377,35 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Guatemala,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-18 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Mundu Bakean (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación Equipo de Estudios Comunitarios y Acción Psicosocial (ECAP) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Parte-hartze demokratikoa eta gizarte zibila indartzea |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2025 |