Genero indarkeriaren aurkako borroka, hezkuntza inklusiboaren eta udal kudeaketaren bitartez

Proiektua Potosí Departamenduko Ckochas Udalerriko 5 komunitatetan (Ckochas, Chejchi, Seocochi, Mellena alta eta Keluyo) garatuko da. Udalerrian 15.812 lagun bizi dira, jatorriz kitxuak, eta % 49,65 emakumeak dira. Emakumeen aurkako indarkeriaren egoerak oso datu latzak eskaintzen ditu Bolivian. 2014an erregistratutako kasuak % 50ean handitu ziren zifrak argitara ematea ahalbidetu zuen lege bat onartu zelako, eta, harrez gero, batez beste, ehuneko hori beste % 10ean emendatu da urterik urte. Indarkeria ekintzak emakumeen aurkako diskriminazioa nagusitzen den testuinguruan gertatzen dira, familia, komunitate eta erakunde mailan, eta egoera hori larriagoa da landa eremuetan, hala nola esku hartzeko eremuan, salaketetatik eratorritako lege prozesuak atzeratzen direlako, herritarren ezagutza maila eskasa delako indarkeria matxistaren aurrean jarduteko, eta Udal Lege Zerbitzu Integralen (SLIM) gaitasuna ere eskasa delako eta behar bezala gaituta ez dagoelako egoera horretan dauden emakumeei laguntzeko. Kultura patriarkala, gurasoek etxe barruan haurrekiko eta nerabeekiko dituzten indarkeriazko jokabideak, gizonezko irakasleek eta ikasleek indarkeria fisikoa, psikologikoa eta sexuala erabiltzea hezkuntza unitateetan, emakumeen erakundeek gizartean eta politikan duten eragin txikia eta Udal Gobernua genero indarkeriak dakarren arazoaren garrantziaren aurrean itsuarena egitea dira genero indarkeria eragiten duten arazoen atzean dauden beste faktore batzuk. Horregatik guztiagatik, proiektuaren helburua da genero indarkeriarik gabeko bizimodua izateko eskubidearen erabilera sustatzea heziketa inklusiboa indartuz.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Fundación TAU Fundazioa 100.000,00 € 2023 Bolivia 48.540,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Bolivia, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan
Barruko kodea 2023-LANK-13
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Fundación TAU Fundazioa
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Instituto Politécnico Tomás Katari (IPTK)
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak
ODS Genero berdintasuna
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2025
Cargando datos...