Emakume indigenak, nekazariak, garapen despatriarkalizatuaren protagonistak
Proiektua San Pedro udalerrian gauzatuko da, Obispo Santistevan probintzian, Santa Cruz departamenduan. Gutxi gorabehera 24.000 biztanle ditu, % 37 emakumeak, eta gehienak kitxuak dira. Bolivia batez besteko diru sarrerak dituen herrialdea da; halere, desberdintasuna neurtzen duten adierazleen ikuspegitik aztertzerakoan, desberdintasun esanguratsuak daudela ikus daiteke eremu geografikoaren, egoera etnikoaren, generoaren eta maila sozioekonomikoaren arabera. Esku hartzeko eremua nagusiki landatarra da, biztanleen % 55 pobrezia egoeran bizi da, eta emakumeena da kolektibo kaltetuenetako bat kultura patriarkalaren nagusitasunaren ondorioz; izan ere, onartu egiten dira emakumeen aurkako indarkeria, emakumeen eskolatze tasa apala gizonenekin alderatuta, eta haurren eta nerabeen prestakuntza eskasa da sexu osasunaren eta ugalketaren arloan, ondorioz 10 eta 20 urte bitarteko neskatoetan eta nesketan handia delarik ezkondu haurreko haurdunaldi tasa. Era berean, emakumeen ekoizpen lana behar bezala balioesten ez dela ikusten da, gizonaren lan “nagusiaren” osagarritzat hartzen da. Emakumeek ekoizpen baliabideetarako sarbide estua dute (lurraren jabe izateko aukera gutxi), eta ez dute beren bizimoduari, lurrei eta bizirauteko baliabideei eragin diezazkieketen politikak, programak eta proiektuak prestatzeko eta aplikatzeko lanetan parte hartzen. Horrek guztiak desberdintasun bat sorrarazten du jatorrizko emakume indigena, landatar eta kitxuen gaitasunetan, tresnetan eta baliabideetan, haien eskubideak erabiltzeari eta kalitatezko zerbitzuak eskuratzeari dagokienez. Horrexegatik, oinarri ideologikotzat Ongi Bizitzea harturik, proposamenaren helburua da bertako emakume indigena nekazarien gizarte mugimenduaren gaitasunak, tresnak eta baliabideak indartzea, beren eskubide indibidualak eta kolektiboak titulartasunean balia ditzaten. Bi erakunde patzuergoan joango dira: Mujeres Indígenas Originarias Campesinas Productoras 11 de Octubre eta Central de Mujeres Indígenas Originarias Campesinas Productoras del Municipio de San Pedro "Bartolina Sisa”.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Birbana Organización para la igualdad de derechos y la redistribución de los recursos | 100.000,00 € | 2023 | Bolivia | 48.540,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-12 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Birbana Organización para la igualdad de derechos y la redistribución de los recursos (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Subcentral de Mujeres Indígenas, Originarias, Campesinas, Productoras 11 de Octubre del Municipio de San Pedro "Bartolina Sisa" (SCMIOCP 11.O - SP BS) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |