Genero justizia eta bakearen eraikuntza Antioqueko ekialdean
Proiektua Antioquia Departamenduaren Ekialdeko azpieskualdeko San Carlos, Guarne eta Marinilla udalerrietan garatuko da. Hiru udalerri horietako biztanleria, batera hartura, 145.401 lagunek osatzen dute (% 50,5 emakumeak). Hego Amerikan Kolonbia da indarkeria armatuak gehien kaltetu duen herrialdea, izan ere, hainbat barne gatazka pairatu ditu, hamarnaka talde gerrillari, egitura paramilitar eta estatuko indar borrokatu dira batez ere lurra erabiltzeko eta berenganatzeko. 2016an bake akordioak sinatuta ate bat ireki zaio bakean oinarritutako etorkizun baten itxaropenari; hala eta guztiz ere, ez dute etenik indarkeriazko ekintzek akordio horiek sinatu ez dituzten talde armatuak berrantolatu direlako. Proposatutako 3 udalerrietako biztanleen % 41 gatazkaren biktima dira; horietatik 48.000 beren etxeetara ezin itzuli izan diren emakumeak dira, horiexek dira, testuinguru patriarkalaren ondorioz, biktima nagusietako batzuk, eta egoera hori areagotu egin da gatazkak emakumeen artean izan duen neurriz gaindiko eraginaren ondorioz. Hauexek dira desberdintasun egoera horretan nabarmentzen diren elementu batzuk: lur galtzeak gatazkaren zioz eta ondorioz, baina emakumeen kasuan are larriagoa dena, oso-oso gutxi baitira ekoizpen baliabide horren jabeak, eta beraz, beharrezkoa baita lurrak modu zuzen batean itzuli ahal izatea; oro har, baliabide ekonomikoak eskuratzeko zailtasuna eta genero indarkeriaren biktima diren landa eremuko emakumeei arreta emateko bidean sartzen direnek pairatzen duten birbiktimizazioa dira esku hartzeko eremuan landa eremuko emakumeek jasaten duten diskriminazioaren bereizgarri batzuk. Testuinguru horri gehitu behar zaizkio gizarte zibileko erakundeen kriminalizazio gero eta handiagoa eta Giza Eskubideak defendatzen dituzten pertsonen aurkako jazarpena. Beraz, proiektuaren helburua da emakumeen giza eskubideen defentsa sustatzea aukera berdintasunean oinarritutako bizimodu duina izan dezaten.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asamblea de Cooperación Por la Paz | 100.000,00 € | 2023 | Kolonbia | 48.540,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Kolonbia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-11 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asamblea de Cooperación Por la Paz (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Fundación Forjando Furturos, F. F. (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Bakea eraikitzea eta gatazken prebentzioa eta konponbidea |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |