Genero justizia barnean hartzen duten politika publikoen kudeaketa artikulatua, hezkuntzan eta osasunean
Proiektua Salitral Barrutian garatzen ari da, Piura Departamenduko Morropón Probintzian, Peruko iparraldean. Barrutiak 8.527 biztanle ditu (% 48,28 emakumeak), eta Corredor de Alto Piura delakoan biltzen da. Salitral landako barrutia da, pobrezia tasa handia du (% 40,1), eskualdeko batez bestekoa baino handiagoa (% 23,7). Emakumeak eta 5 urtetik beherako haurrak dira kolektibo zaurgarrienak, horixe islatzen da, besteak beste, haurren desnutrizio eta anemia maila altuetan, 0 eta 3 urte bitarteko haurren heziketa goiztiarra jasotzeko aukera eskasean, familiek kontsumitzen duten ur kutsatuan (kloratu gabeko ura), emakumeen aurkako indarkeria areagotzean eta emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen eta berdintasun eskubidearen urraketan. Hauexek dira datu horien prebalentzia azaltzen duten elementu batzuk, Covid-10aren pandemiaren ondorioz modu negatiboan areagotu direnak: i) landako emakumeek beren eskubideak defendatzeko, antolatzeko eta eragiteko dituzten gaitasun mugatuak. ii) Kultura matxistaren prebalentzia; aldi berean, ahultasun nabarmena dago Emakumeen aurkako Indarkeria Prebenitzeko eta Desagerrarazteko Hitzarmen Instantziako kideen gaitasun estrategiko eta politikoetan eta kudeatzeko gaitasunean indarkeriari, genero arrakalei eta emakumeen sexu eta ugalketa eskubideari erantzungo dioten politikak sustatzeko. iii) Lehen Haurtzaroari Arreta emateko Barrutiko Batzordeko kideen kudeaketa gaitasun mugatuak, zaurgarritasun handiko egoeran bizi diren haurren nutrizio eta heziketa goiztiarreko zerbitzuetan genero arrakalak modu itundu eta egituratuan murrizteko politikak bultzatzeko. iv) Desegituratze bat hautematen da indarkeria matxistaren inguruan lan egiten duten erakundeen artean, eta, ondorioz, murriztu egiten da sexu eta ugalketa eskubideen arloan ari diren zerbitzuen eragina. v) Zeharkako ezjakintasuna udal administrazioaren arlo guztietan genero ikuspegia txertatzeko moduari buruz. Testuinguru horren aurrean, proiektuaren helburua da Barrutiko erakunde eta instituzio guztiek politika publikoen kudeaketa egituratua bultzatzea, genero arrakalak murrizteko eta hezkuntza, osasun eta ingurumen saneamendurako zerbitzuak hobetzeko, zaurgarritasun handiko haurrei eta landa eremuko emakumeen osasun, sexu eta ugalketa eskubideei begira.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Egoaizia Asociación para la Cooperación al Desarrollo | 100.000,00 € | 2023 | Peru | 48.540,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Peru,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-08 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Egoaizia Asociación para la Cooperación al Desarrollo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Centro de Investigación y Promoción del Campesinado (CIPCA). Perú (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Parte-hartze demokratikoa eta gizarte zibila indartzea |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2025 |