Bi komunitate ch’ortiar indigenen elikadurarako giza eskubidea betetzea
Proiektua Roboré Udalerriko 13 komunitatetan garatuko da. Roboré Chiquitos Probintzian dago, Santa Cruz Eskualdean. 13 komunitate horietan 2.090 lagun bizi dira, horietatik % 80 indigenak dira, eta % 48,12 emakumeak. Boliviak egiturazko gizarte arazoak ditu, 2019ko krisialdi sozial, politiko eta ekonomikoarekin eta Covid-19aren pandemiarekin areagotu egin direnak. Ondorioz, pobrezia eta desberdintasun maila handiak dira herrialdeak aurre egin beharreko bi erronka handi. Roboré Udalerrian biztanleriaren % 39ra iristen da pobrezia tasa, eta funtsezko hiru ezaugarri ditu: landatartasuna (pobreziaren % 50), izaera indigena (pobrezia tasa halako bi) eta sexua. Historikoki bigarren maila batean utzi dira emakumeak herri indigenetako parte hartzeko espazio tradizionaletan, udalerri eta erakunde mailan ez dago genero berdintasunaren aldeko diskurtsorik, berdintasuna defendatzeko diskurtsorik, eta 15 urtetik gorako emakume ezkonduen % 74k dio indarkeriaren biktima izan dela; horra hor esku hartzeko eremuan pobreziak emakumearen aurpegia duela berresten duten datu batzuk. Azken urteetan atzerapen bat gertatzen ari da emakumeen eskubideak bermatzeko mekanismoetan, bereziki larria Chiquitania eskualdean. Ondoz ondoko krisialdi politikoak, lurraldean gertatutako suteak, Central eta Chiquitania Eskualde Indigenaren gobernagarritasun krisialdiak eta udal aurrekontuak arriskuan jartzen dituzten lehengaien esportazioetatik datozen baliabideen murrizketa arrisku faktoreak dira genero agenda bat gauzatzeko eta 1019ra arte lortutako aurrerapausoak sendotzeko. Horregatik guztiagatik, testuinguru horretan eragiteko gaitasun gutxi dute emakume indigenek, beren eskubideak erabat erabiltzeko mugak dituzte. Horregatik, proposamenaren helburua da Chiquitaniako emakume indigenek beren posizioa eta eragin publiko eta kolektiborako gaitasuna hobetzea komunitateko parte hartzeko guneetan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Veterinarios Sin Fronteras - Vetermon | 100.000,00 € | 2023 | Guatemala | 48.540,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Guatemala,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-07 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Veterinarios Sin Fronteras - Vetermon (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación para el Mejoramiento Habitacional de Guatemala (MejorHA) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Sektore Produktiboak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Nekazaritza-elikagaien ekoizpena |
ODS | Osasuna eta ongizatea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |