Robore-ko emakume txikitanoen ahalduntzea
Proiektua Antioquia departamenduko hiriburu Medellin hiriko 1. eta 3. Komunetan garatuko da. Medellinen 371.000 neska, nerabe eta 19 urtez azpiko emakume gazte bizi dira, eta horiek kolektibo zaurgarrienetako bat osatzen dute indarkeria matxistaren fenomenoaren aurrean. Indarkeria matxistak herrialdean bizi den egiturazko genero desberdintasunean ditu sustraiak, eta desberdintasun hori areagotu baizik ez da egin Covid-19aren pandemiaren ostean. 2022an, Medellinen, % 14ko igoera izan zen familia barruko indarkeria kasuen kopuruan, eta 6 eta 17 urte bitarteko neskak izan ziren alderdi horretan igoera handiena pairatu zutenak. Bestalde, Medellinek du, adingabeen sexu esplotazio kasuei dagokienez, kontzentraziorik handiena estatu mailan, eta batez beste 13 urte dituzten neskak dira, landa eremuetatik iritsitakoak, profil ohikoena osatzen dutenak. Espazio publikoetara iristeko ezintasuna eta gizonen aldetik jasaten duen jazarpenaren ondorioz etxeetan pairatzen duten itxialdia dira genero diskriminazioaren beste adierazpen ohikoenetako batzuk. Esku hartzeko bi komunetan biltzen dira beste udalerri batzuetatik lekualdatuak eta Venezuelako migratzaileen % garrantzitsu bat. Beraz, Venezuelako 18 urtetik beherako 50 neska migratzaile edo lekualdatu herritar hartzaileen zati izango dira, bi komunetako nesken aurkako indarkeria mota guztien prebentzioa sustatzeko xedearekin.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Zabalketa de Cooperación y Desarrollo | 100.000,00 € | 2023 | Bolivia | 48.540,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-04 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Zabalketa de Cooperación y Desarrollo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
PROCESO, Servicios Educativos (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2025 |