Nerabeen haurdunaldiaren prebalentzia murriztea, beren sexu eta ugalketa eskubideak sustatuz
Proiektua El Salvadorreko La Libertad departamenduko Comasagua, La Libertad eta Zaragoza udalerrietako 11 auzotan garatuko da. La Libertad departamenduko udalerrietan 97.975 lagun bizi dira (% 52 emakumeak). La Libertad departamenduan gizarte segurtasunik eza da zuzeneko eragina duen arazoetako bat: 2021ean 16 feminizidio eta 78 desagerpen erregistratu ziren, % 35 emakume nerabe zirelarik; era berean, 3.567 salaketa zenbatu ziren sexu indarkeriarekin lotuta, eta eraso horietatik % 92 nagusiki 17 urtez azpiko nesken eta nerabeen aurka bideratu ziren. Emakume salvadortarrek atzera egin dute beren eskubideak betetzeari dagokionez, eta horrek zaurgarriago bihurtzen ditu, bereziki, sexu arloan aktibo dauden eta pobrezia egoeran bizi diren nerabeak. Nerabezaroan haurdunaldia prebenitzeko estrategia bat eduki arren eta nerabeen artean haurdunaldiak gizarte eta osasun publikoko arazotzat hartzen den arren, 2020an 10.076 neska eta nerabe gertatu ziren haurdun, eta horietatik 379 bortxaketen emaitza izan ziren. Nerabeen haurdunaldien prebalentziaren igoera lau faktorerekin lotzen da: i) indarkeria sexualaren eta familia barruko indarkeriaren eragina; ii) sexualitateari eta norberaren zaintzari buruzko ezagutza, jarrera eta praktika mugatuak; iii) kalitatezko arreta integrala eta berezitua emateko zerbitzu eta aukera mugatuak; eta iv) nerabeen parte hartze eta inklusio falta beren sexu eta ugalketa eskubideak sustatzeko eta erabiltzeko politiken eta estrategien garapenean. Era berean, nerabezaroko haurdunaldiek zeharo baldintzatzen dute nerabeen bizi kalitatea, areagotu egiten dira faktore batzuk, hala nola amen, jaioberrien eta haurren heriotza tasa, isilpeko abortuak, sexu bidezko infekzioak, familia barruko indarkeria eta eskola abandonua, batera hartuta gizarte bazterkeria areagotzen dutenak. Proiektuaren helburua da nerabeen artean haurdunak murriztea, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta nerabeen eta gazteen (3.542 gazte eta nerabe, % 51,6 emakumeak) sexu eta ugalketa eskubideak modu parte hartzailean baliatzeko, sektoreen arteko lankidetza sustatuz.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Farmacéuticos Mundi (Farmamundi) | 100.000,00 € | 2023 | El Salvador | 48.540,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
El Salvador,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-01 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Farmacéuticos Mundi (Farmamundi) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación de promotores comunales salvadoreños (APROCSAL) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Ugaltze-osasunerako laguntza |
ODS | Genero berdintasuna |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |