Toumbokro eremuko lehen mailako osasun arretako zerbitzuak indartzea
Proiektua landa eremuko Toumbroko aldean garatzen ari da, Jamusukro hiriburutik 30 km-ra. Hiriburuko departamenduko herrixka guztiak une honetan pobrezia orokorreko egoeran bizi dira herrialdearen maila ekonomikoa okertu delako, ohiko diru sarreren prezioak (zura, kafea, kakoa) apaldu direlako, landako exodoa gertatzen ari delako eta aberastasuna sor dezakeen laborantza edo jarduera berririk ez dagoelako. Esku hartzeko eremua hiriburuko auzorik txiroena da, eta bertan batez ere herrialdearen iparraldetik eta mugaldeko herrialdeetatik (Burkina Faso) migratutako pertsonak bizi dira. Auzoak ez du inolako hiri azpiegiturarik (ez hustubiderik, ez argiteriarik, asfaltatu gabe, zaborrak biltzen ez direlarik), gehienek ez dute urik ez argindarrik, eta osasun instalaziorik ez duten adobezko etxeetan bizi dira. Pobrezia nagusi den testuinguru horretan, oso-oso apala da laguntza medikoaren estaldura tasa: lehen arreta % 36, jaio aurreko arreta % 30, txertaketa % 40 eta arreta erditzean % 70. Osasunerako sarbide apal horren ondorioz, handiak dira amen heriotza tasak, emakumeen eta haurren malnutrizio tasak eta haurren heriotza tasak malariak eta beherakoek eta, besteak beste, tuberkulosiaren eta GIB birusaren hedapenak eraginda. Neskatoak eta emakumeak talde zaurgarrienetako batean daude, gizon helduak gainerako taldeen gainean botere harreman argiari eusten dion kultura matxista baita nagusi. Horregatik guztiagatik, ekimen honen helburua da Toumbokro aldean osasunaren lehen mailako arreta zerbitzuak indartzea, kalitatezko osasun arreta eskaintzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza (I.C.-L.I.) | 100.000,00 € | 2023 | Boli Kosta | 48.538,80 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Boli Kosta,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Afrikan garapen proeiktuak burutzeko dirulaguntzak |
Barruko kodea | 2023-LANA-13 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza (I.C.-L.I.) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Association Ivoirienne pour la Formation Universitaire et Professionnelle (AIFUP) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Osasuna |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko osasun-laguntza |
ODS | Osasuna eta ongizatea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |