Klima aldaketara bideratutako bizimodu jasangarriak sustatzea
Proiektua Ekialdeko Probintziako Nyagarate barrutiko Rwimiyaga eta Karangazi sektoreetan garatzen ari da. Gutxi gorabehera 466.944 bizi dira sektore horietan (% 51 emakumeak eta % 83 40 urtetik beherakoak). Esku hartzeko eremuak txirotasun maila altuak ditu, biztanleen % 43,2 txirotasunaren atalasetik behera bizi da, eta % 16,7 muturreko txirotasun egoeran. Biztanleek batez ere maila apaleko nekazaritza eta abeltzaintza dituzte bizibide, baina lurrak urri direnez eta klima aldaketaren ondorioz ur eskasia handia dagoenez, bizirauteko jarduera bilakatu dira. Diru sarrera nahikoak sortzeko zailtasuna elikadurarako, etxebizitza duinerako, uretarako eta hezkuntzarako eskubidearen urraketaren atzean dagoen faktoreetako bat da, besteak beste. Gobernuak lurrak finkatzen eta nekazarien kooperatibak sortzen erantzun du produktibitatea handitzeko; halere, kooperatibetako kideen artean alfabetatze tasa oraindik ere oso apala da, ez dute behar besteko gaitasunik merkataritza aliantzak egiteko eta kudeatzeko trebetasunei dagokienez, eta ondorioz, ezin dituzte produktibitate apalaren arrazoiak gainditu. Txirotasun testuinguru horretan, guraso bakarreko familietan buru diren emakumeak % 26 dira esku hartzeko eremuan, eta beraz, proposamenak lehenesten dituen kolektiboetako bat da, egiturazko genero desberdintasunaren ondorioz zaurgarriagoak direlako. Proposamenaren helburua da nekazaritzako eta abeltzaintzako bizibideen iraunkortasuna eta produktibitatea indartzea, emakumeen zuzeneko sarbidea sustatuz.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Cruz Roja Española | 100.000,00 € | 2023 | Ruanda | 48.538,80 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Ruanda,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Afrikan garapen proeiktuak burutzeko dirulaguntzak |
Barruko kodea | 2023-LANA-07 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Cruz Roja Española (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Cruz Roja Ruandesa (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Sektore anitzekoa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Landa garapena |
ODS | Klimaren aldeko hezkuntza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |