Funtsezko biztanleriako emakumeei osasun zerbitzuak eta ongizate ekonomikoa eskaintzea
Proiektua Dakar, Thies, Mbour eta Kaolack eskualdeetan garatuko da. Giza garapen maila apaleko herrialdeen taldean biltzen da Senegal, datu hauek agerian uzten duten bezala: biztanleen % 46,7 txirotasun atalasetik behera bizi da, eta % 22,3 muturreko pobrezia egoeran; eskolaratze tasa absolutua % 49,3koa da, 5 urtetik beherako adingabeen heriotza tasa 47koa 1000 jaiotzako, eta amen heriotza tasa 312koa da bizirik sortutako 100.000 pertsonako; genero desberdintasunaren indizeak (GBI) 0,528ko balioa du, eta 189 postutatik 124. postuan dago. Azken informazio horri dagokionez, emakume gehienek etxeko zaintzarekin, espazio familiar/pribatuarekin eta ekonomia informalarekin lotutako betiko rolak betetzen dituzte. Eta beren generoagatik eskubideak urratuta dituzten biktimak dira; izan ere, 14 urtetik beherako adingabeen % 14k emakumeen genitalen mutilazioa nozitzen dute, abortatzea debekatuta dago kasu guztietan, % 8 15 urte bete aurretik ezkondu dira, eta % 29 18 urte bete aurretik. Genero desberdintasuna nagusi den testuinguru horretan, bada emakume talde bereziki zaurgarri bat, funtsezko kolektiboak osatzen dituena, talde horietan biltzen baitira GIB/HIES harrapatzeko arrisku handiena duten emakumeak (LHTBIQ+, prostituzio egoeran bizi direnak eta zain barneko drogen hartzaileak (UDI). GIB/HIES epidemiaren halako feminizazio bat hautematen da, bereziki hiri inguruneetan; izan ere, 2017tik aurrera, gaixotasunaren prebalentzia % 0,9koa da emakumeen artean, eta % 3koa gizonen artean. Kolektibo horiek GIB harrapatzeko duten aukera areagotu egiten da emakumeek gizartean nozitzen duten bazterketa, indarkeria eta bazterkeria maila handiagoaren ondorioz eta osasun sistemaren aldetik eduki beharko luketen osasun eskubidearen bermerik ez dutelako. Testuinguru horretan, proiektuaren helburua da talde bereziki zaurgarrietan dauden emakumeen segurtasun sozial eta ekonomiko ezaren aurka borrokatzeko estrategiak indartzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Médicos del Mundo | 100.000,00 € | 2023 | Senegal | 48.538,80 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Senegal,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Afrikan garapen proeiktuak burutzeko dirulaguntzak |
Barruko kodea | 2023-LANA-06 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Médicos del Mundo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Red Nacional de Poblaciones Clave (Réseau National des Populations Clés-RENAPOC) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | GIB/hiesaren arintze soziala |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |