Ura eta saneamendua genero ikuspegiarekin izateko eskubidea gauzatzen laguntzea

Proiektua Burkina Fasoko Erdialdeko-Mendebaldeko Eskualdeko Boulkiemdé eta Sissili probintzietan garatzen ari da. Bi probintzia horiek, batera hartuta, 1.026.156 biztanle dituzte (% 54 emakumeak, eta % 43 landa eremuetan bizi dira). Burkina Faso oso testuinguru delikatuan bizi da, eta gobernuz kanpoko talde armatuen indarkeriaren gorakadak ehunka familia beste eskualde batzuetara (besteak beste, Erdialdeko Eskualdera) lekualdatzea, ikastetxeak eta osasun zentroak ixtea eta lekualdatutako pertsonak hartzen dituzten eskualdeetako biztanleen bizi baldintzak okertzea eragin ditu. Bestalde, herrialdeko txirotasun maila handiak berekin batera dakar baliabide naturalen gaineko presio handia, biztanle gehien-gehienentzat alternatiba bakarra baitira beren oinarrizko premiak asetzeko; hala bada, klima aldaketak eraginda herrialdean gertatzen ari diren lehorte errepikakorren ondorioz, baliabide hidrikoak dira gatazka gehienak eragiten dituzten baliabideetako batzuk. Baliabide hidrikoen erabilgarritasunarekin lotutako egoera larri horri beste erronka batzuk baitzen zaizkio, hala nola ur eta saneamendu horniduraren kasuan dagoen zuzentasun eza landa eremuen eta hirialdeen artean, ikastetxeetan gaitutako ur eta saneamendu azpiegituren eskasia (komunak bi sexuek erabiltzekoak dira), eta horiek zuzeneko eragina dute neskatxen eskola uzte eta absentismo tasan eraginez eta biztanleek uraren, saneamenduaren, higienearen eta gaixotasunen arteko loturari buruz dituzten ezagutzak oso mugatuak izan daitezen eraginez. Beraz, esku hartu beharra dago, nahitaez, landa eremuko ur, saneamendu eta higiene arloetan, kontuan izanik, gainera, kaka aire zabalean egiten dutenak asko direla eta edateko ura eskuratzeko aukerak urriak direla, baita saneamendu instalazioetarako sarbideak ere. Beraz, eskola komunitatearen gainerakoentzako sarbide egokia da herritarren artean urarekiko aldaketak eta alderdi soziokultural jakin batzuk txertatzeko. Adierazitako guztian oinarrituta, proiektuaren helburua da, alde betetik, higiene eta saneamendu praktika egokietarako aldaketa iraunkorra sortzea, eta, bestetik, komunitateetan ura eskuratzeko moduak hobetzea.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Fundación UNICEF Comité Español 100.000,00 € 2023 Burkina Faso 48.538,80 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Burkina Faso, Saharaz Hegoaldeko Afrika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Afrikan garapen proeiktuak burutzeko dirulaguntzak
Barruko kodea 2023-LANA-04
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Fundación UNICEF Comité Español
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Nazioarteko GKEak)
Tokiko erakundea Fondo de la Naciones Unidas para la Infancia (UNICEF) en Burkina Faso
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Azpiegitura eta zerbitzu sozialak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Edateko uraren oinarrizko hornikuntza eta oinarrizko saneamendua
ODS Ur garbia eta saneamendua
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2025
Cargando datos...