Mauritaniako olagarroa eskuz arrantzatzeko irtenbide iraunkorrak III
Proiektu honek jarraipena eman nahi dio iaz Impact Hub Donostiak landutako diagnostikoari. Diagnostiko horretan arrantza aparailuen (pot-ak) ekodiseinuari lotutako jarduera ildo nagusiak planteatzen ziren, funtsezko elementua baita Mauritaniako kostaldeetan metatutako milaka kilo plastikok eragindako arazoari konponbide bat emateko. Proiektuak diagnostiko horretan du abiapuntua, eta helburua da aparailuen diseinuan ingurumen irizpideak txertatzea eta, horrela, itsas hondoko aparailu metaketarekin lotutako ingurumen inpaktuak gutxienera eramatea. Proiektuaren lehen faseak ekonomia zirkularra ahalbidetuko duten baliabide eta ahalmen endogenoak identifikatzea du helburu, eta, azterketa horren ondoren, errendimendua hobetuko da bizi zikloan zehar, eta arrantza aparailuen bizi amaierako sistema optimizatuko da.
Proiektu honen helburu orokorra da aurreko etapan ekodiseinatutako arrantza aparailuak inplementatu ondoren, Mauritaniako kostaldeko gizarte eta ingurumen inpaktuak murriztea eta, ondorioz, itsas kutsadura eta azidotzea murriztea eta arrantza sektorearen garapen iraunkorra bultzatzea, helburu hori Garapen Jasangarrirako 14. Helburuarekin uztartzen delarik.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Impact Hub Donostia/San Sebastián S. Coop. | 20.000,00 € | 2023 | Mauritania | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Mauritania,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2023-IZEN-15 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Impact Hub Donostia/San Sebastián S. Coop. (Unibertsitateak, ikastetxeak eta bestelako irakaskuntza-erakundeak, ikerkuntza-institutuak edo think tankak > Unibertsitate, ikastetxe eta irakaskuntza-erakunde pribatuak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Sektore Produktiboak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Arrantzari buruzko heziketa, trebakuntza |
ODS | Itsaspeko bizitza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |