Gipuzkoako Bookstarta, Ordizian eta Lasarten

Bookstart Euskadi-Gipuzkoa programak jarraipena ematen die Ordiziako udalerrian (Gipuzkoa) inplementatutako Bookstart Gipuzkoa eta Ermuan (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba) inplementatutako Bookstart Euskadi (Bookstart Espainia – Euskal Autonomia Erkidegoa) proiektu pilotuei. Ordizian bigarren urtez garatu da programa hau, eta Lasarte-Oria udalerrira (Gipuzkoa) lekualdatu da ondoren.
Programaren helburuak:
a) Haur pobreziaren zirkulua hausten laguntzea, irakurzaletasuna eta kulturarako sarbidea sustatuz, Espainiako Gobernuaren Haur Pobreziaren Aurkako Goi Komisarioaren Cultura que transforma ekimenaren bitartez.
b) Zubi bat eraikitzea gizartearen eta azpiegitura publikoen artean, denek aukera berberak izan ditzaten hezkuntza eta kultura baliabideak eskuratzeko.
c) Bookstart Euskadi-Gipuzkoa programa liburutegi publikoen eta Udal Haur Eskolen sarean inplementatzea, sare horretan programaren onurak indartuko direlarik irakurzaletasuna sustatzeko saioekin eta jarduerekin batera.
d) Bookstart-Euskadiren web orria eguneratuta edukitzea. Orri horretan, baliabideak, liburuen gomendioak eta elkarrekin irakurtzeak jaiotzatik bertatik dakartzan onurak aurkitu ahal izango dira.
e) Erakunde publikoekin, argitaletxeekin, idazleekin eta nazioko ilustratzaileekin lankidetza sustatzea, irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainak garatzeko eta sustatzeko.
f) Literaturaren kontsumoa eta liburuen erosketa sustatzea. Ordiziako udalerrian, Goierriko eskualdean, eta Lasarte-Orian, Donostialdean, eramango da burura.

500 LiburuPack emango dira (300 eta 200 pack bitarte udalerri bakoitzean eta beste 50 behar bereziak dituzten haurrentzat) eta goian adierazitako bi udalerri horietan irakurzaletasuna sustatzeko zortzi saio egingo dira programan parte hartzen duten familiekin. Liburuak emanez, irakurzaletasuna sustatzeko saioak eginez, elkartutako erakundeekin dibulgazio lan espezifikoa eginez eta webgunearen bidez laguntza digitala emanez, programa garatzen den herriko haur guztiek liburu, abesti eta errimetarako sarbidea izatea bermatu nahi da. Bookstart Euskadi-Gipuzkoa programa etorkizunean Gipuzkoako udalerri gehiagotan ezarri ahal izateko, guk uste dugu inbertsio publiko hori gizarte enpatikoagoetan, toleranteagoetan, solidarioagoetan eta sozialki konprometituagoetan islatuko dela

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Asociación artística-sociocultural mestiza 17.750,00 € 2023 Euskadi 17.750,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Gizarte eraldaketarako hezkuntza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak
Lankidetza-instrumentua Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak)
Esku-hartze estrategia Sentsibilizazioa
Jarduera-esparrua Hezkuntza informala
Barruko kodea 2023-IZEN-12
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación artística-sociocultural mestiza
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea No aplica
(No Aplica)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa
ODS Kalitatezko hezkuntza
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2024
Cargando datos...