Gandioleko komunaren hondakinen kudeaketa (Senegal)

Senegalek bizi maila iraunkorra du alderdi ekologikoei dagokienez. Halere, jarduera ekonomiko osoari eragiten dioten balio kate globalen ondorioz, merkatuak produktuez bete egin dira, eta behin produktu horiek erabiltzeari utzi ondoren, hondakin kantitate ikaragarri handiak sortzen dira, kudeaketa sistemek hondakin horiek behar bezala tratatzeko eta ondorio negatiboak saihesteko gaitasunik ez dutelarik. Hondakinen kudeaketa eta tratamendu ezegoki hori mehatxu bihurtu da Gandiolentzat, alde batetik arriskuan jartzen dituelako La Langue de Barbarie Parke Nazionaleko bioaniztasuna, bertako biztanleen osasuna, abeltzaintzaren, arrantzaren eta nekazaritzaren garapena, eta horiek funtsezko sektoreak dira komunitatearen garapen ekonomikoan; eta bestetik, jardunbide desegokiak sorrarazten ditu, hala nola hondakinak erretzea, baita jarduera ekonomiko informal bat ere hondakindegietan, prekarietate handiko baldintzetan.
Testuinguru horretan, GFAko Lankidetza Zuzendaritzak eta Ingurumen Departamentuak hondakinen kudeaketaren arazoari helduko dion ekimen bat abiarazi nahi dute, 2020an komunitate horretan bertan lehia bidez eta KCD GGKEaren bitartekaritzarekin babestutako proiektuari jarraipena emateko balio dezan.
Gandiolen zaborrak biltzeko sistema informal bat dago ezarrita, eta sistema horretan balio kateko begi guztietan identifikatzen dira eragileak (zabor biltzaileak, zaborra bereizten dituzten pertsonak, hondakin plastikoak beste produktu bihurtzen dituztenak eta ingurumen heziketa egiten dutenak).
Hauexek dira etxeko zaborrak biltzeko sistema informal horrek dituen ahulgune nagusiak: (1) familien atxikimendu tasa exkaxa sistemarekiko, (2) zerbitzuagatik ordaintzerakoan uko egitea, (3) GIE zabor biltzaileen motibazio apala, (4) erantzukizunak eta eginkizunak finkatzeko GIE, garapen batzorde eta Alkatetzaren arteko lan bateratuaren gabezia, (5) zaborra barreiatuta eta aire zabalean geratzea, zorupea kutsatzea eta muturreko zaurgarritasun baldintzapeko jarduera ekonomikoa galaraziko dituzten estandar jakin batzuk betetzen dituen hondakindegi formal bat ez egotea, eta (6) birziklatze jarduerak edo berrerabilera indartzea ahalbidetuko lukeen hondakinen bereizketa tasa ezin baxuagoa. Testuinguru horretan, 3 fasetan egituratutako lehenengo lan proposamen bat egin da. Fase horiek 5 urtetan eramango dira burura Gandioleko herrian Hondakinak Kudeatzeko Sistema bat diseinatzeko, indartzeko eta finkatzeko xedearekin

I. fasea: Baldintzak sortzea: 1 urte.

II. fasea: Hondakinak biltzeko sistema indartzea

III. fasea: Hondakinak biltzeko sistema finkatzea.

Gandiol herrian Hondakinak Kudeatzeko Sistema formalizatu bat abian jartzeko baldintzak sortzeko lehenengo faseak ardatz hauek izango lituzke:
1.1. Gandioleko Hondakinak Kudeatzeko Sistemaren eta Gobernantza ereduaren diseinua. Fass Ngom udalerriko esperientzia hartuko da erreferentziatzat, sisteman esku hartzen duten eragileek beren eginkizunak arautzen dituen eta sistemaren eta Mouiteko zabor biltzaileen trazabilitatea zehazten dituen hitzarmena baitute sinatuta eta zabor bilketan tasa handia baitu udalerri horrek.

1.2. Hondakinen kudeaketa sisteman parte hartzen duten eragile nagusien gaitasunak indartzea:
• Prestakuntza: zabor biltzaileei, Alkatetzari eta Defaratt enpresari (plastikoaren birziklapenari emandako enpresa soziala).
• Erakundeak indartzea: negozio ereduaren diseinua Defaratt enpresarentzat eta aholkularitza teknikoa Gandioleko Alkatetzarentzat.
• Ekoizpena indartzea: zabor biltzaileentzako ekipamendua, Defaratt enpresarentzat. GFAko Ingurumen Departamentuaren eginkizuna: Alkatetzaren eta Defaratt enpresaren prestakuntza eta laguntza teknikoa Alkatetzari herriko lurretan hondakindegi formalarena egingo duen eremua identifikatzeko prozesuan. 1 urte.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa 66.170,00 € 2023 Senegal 66.170,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Senegal, Saharaz Hegoaldeko Afrika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak)
Barruko kodea 2023-IZEN-11
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa
(Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak)
Tokiko erakundea Hahatay Son Risas de Gandiol
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Sektore anitzekoa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Ingurumenari buruzko heziketa/trebakuntza
ODS Hiri eta komunitate jasangarriak
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2024
Cargando datos...