Qhapaq Ñan, Iberoamerikako ibilbide kulturala Andeetako Arkeologia Museoa, Valparaisoko unibertsitatea, Andeetako San Felipe campusa eta Atacamako unibertsitatearekin, Txilen

2019an egin zen, Arkeolan Fundazioaren bidez, lehenengo Coopera en Chile programa; orduz geroztik, programaren 2020, 2021 eta 2022ko edizioak egin dira, eta horiei esker, hainbat eragile bildu dituen lan sare bat sortu da, horien artean daude Atacamako eta Valparaísoko unibertsitateak, Andeetako museo arkeologikoa eta Arkeologiaren esparruko talde profesionalak. Atacamako unibertsitateari berrikuntza transferitzeko hasierako akordiotik, erregistro fotogrametrikorako tresnen aplikazioaren bidez meatzaritzako ondare arkeologikoari balioa emateko, ondarea ikertzeko eta gizarteratzeko goi mailako proiektuak egitera igaro da. Lankidetza ildo aurreratu horretan, egindako edizioetan lankide izandako eragileak bildu dira eta, gaur egun, hezkuntza, zientzia eta kulturarako estatu iberoamerikarren erakundearen (OEI) esparruan ere garrantzi handia duen proiektu bat planteatu ahal izan da; zehazki, Iberoamerikako bide eta ibilbide kulturalei dagokienez. OEIk bere egin du Europako Kontseiluaren Bide eta Ibilbide Kulturalak programak duen garrantzia lankidetzarako eredu eta baliabide gisa, historiaz eta balio komunez sentsibilizatzeko, lurraldeko kide izatearen sentimendua indartzeko, memoria eta ondarea zaintzeko eta babesteko, zeharkako ardatz gisa eta etorkizunerako baliabide gisa. 2002an Dominikar Errepublikako Santo Domingo hiriburuan egindako Kulturari buruzko VI. Konferentzia Iberoamerikarrak erreferentzia espezifiko gisa sartu zuen ibilbide tematiko historiko eta kultural iberoamerikarrak ikertzea eta argitaratzea, besteak beste Inkaren Ibilbidea. 2005ean Córdoban egindako Kulturari buruzko VIII. Konferentzia Iberoamerikarrean, Inkaren Ibilbideari dagokionez, Córdobako Adierazpeneko 13. puntuak Qhapac Ñan Andeetako Bide Nagusiak eskualdea batzeko elementu gisa duen garrantzia nabarmendu zuen, Ibilbideari atxikiriko eremu arkeologikoak kontserbatzeko eta haiei balioa emateko, aniztasun kulturala babesteko eta tokiko komunitateetan eta inguruko herri indigenetan bizi baldintzak hobetzeko. Ildo horretan, Estatu Iberoamerikarren Erakundearen eta Espainiako Kultura Ministerioaren arteko ondarearen arloko programa markoak Qhapac Ñan Munduaren Ondarearen Zerrendan inskribatzeko espedientea egiteko laguntza ematea aurreikusten du. Qhapag Ñan edo Andeetako Bide Sistema UNESCOren Munduaren Ondare Zerrendan inskribatu zen, Ibilbide Kultural kategorian, 2014ko ekainaren 21ean, hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen Erakundeko Munduaren Ondarea Batzordeak Qatarreko hiriburuan, Dohan, egindako 38. bilkuran. Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador eta Peruko lurraldeak hartzen dituen bide sarea da, eta herrialde horiek elkarrekin eta gogor lan egin zuten eremu kultural bakar baten aldeko proposamena egiteko, mundu mailako erakundearen 40 urteko historian mugarri bat ezarriz. 780 kilometro eta 291 leku dira Munduaren Ondare izendatutakoak Ibilbide Kulturalaren kategorian. Dohan, Qatarren, UNESCOren goi bilera batek Munduaren Ondare izendatu zuen Qhapaq Ñan, Inka Inperioaren garai bikainaren oinordeko den Andeetako bide sistema. Ibilbide horrek sei herrialde zeharkatzen ditu: Argentina, Txile, Peru, Bolivia, Ekuador eta Kolonbia. Txilen guztira 112,9 km egiten ditu, eta 138 leku arkeologikotatik igarotzen da. Arica eta Parinacotako eskualdeetan azpimarratzekoak dira harbide tarteak, Antofagastan antzinako herrien aztarnak, eta Hirugarren Eskualdean, Atacamako basamortua, munduko lehorrena, zeharkatzen du bideak. Coopera Fundación Arkeolan-Chile Programaren 2023ko edizio honetan Qhapac Ñan ibilbidearen edo Inkaren Ibilbidearen trazadura aztertu nahi da Los Andes hiriaren eta Atacamako Copiapó hiriaren artean. Gainera, ibilbideko tarte batzuk xehetasunez aztertu nahi dira, eta baterako erakusketa bat egin nahi da Los Andes hiriko museo arkeologikoaren eta Irungo Oiasso museoaren artean.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Impact Hub Donostia/San Sebastián S. Coop. 25.000,00 € 2023 Txile 25.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Txile, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak)
Barruko kodea 2023-IZEN-05
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Impact Hub Donostia/San Sebastián S. Coop.
(Unibertsitateak, ikastetxeak eta bestelako irakaskuntza-erakundeak, ikerkuntza-institutuak edo think tankak > Unibertsitate, ikastetxe eta irakaskuntza-erakunde pribatuak)
Tokiko erakundea No aplica
(No Aplica)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Sektore anitzekoa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Ondarearen babesa
ODS Hiri eta komunitate jasangarriak
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2024
Cargando datos...