Kukai Dantza - Destino Dance Company lankidetza-proiektua eta Kolonbia prospekzioa
2023rako Kukai Dantzak aurkezten duen proiektuak helburu bikoitza du. Batetik, 2017tik hona Destino Dance Companyrekin egin dugun lankidetzarekin jarraituko da, Junaid Jemal Sendi dantzari etiopiarrak ETA ORAIN ZER? ikuskizunaren zabalkundean parte hartuko duelarik, Bilbo, Madril, Gasteiz edota Bartzelona bezalako hirietan. Bira honen prestaketa saioetan parte hartzeaz gain, Kukai eta Destino konpainiek Etiopiako gaur egungo errealitatea Gipuzkoara gerturatzeko ekimenak prestatuko dituzte tailer eta solasaldien bidez. Bestetik, artearen eta sorkuntzaren bidez lankidetza eta justizia soziala batu daitezkeen eremuen ikerketan jarraitzea proposatzen da. Horretarako, YARIN proiektuan kulturen arteko topaketari eta elkarrizketari buruz lantzen ari garen balioek motibatuta, Kolonbian prospekzio-lan bat egitea proposatzen dugu, artea eta kultura sentsibilitate desberdinen arteko topagune izan daitezkeen etorkizuneko lankidetza-proiektuak aztertzeko. Prospekzio-proiektu honetan, Egiaren Batzordearekin, gutxiengo etnikoekin eta gatazkek eta indarkeriak eragindako kolektiboekin lotutako taldeak eta dinamikak aztertuko dira.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Kukai Kultur Elkartea | 20.000,00 € | 2023 | Kolonbia | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Kolonbia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2023-IZEN-04 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Kukai Kultur Elkartea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Kultura eta aisia |
ODS | Hiri eta komunitate jasangarriak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |