Libanoko hegoaldean errefuxiatuta dauden haurrei hezkuntza-laguntza eta laguntza psikosoziala ematea (7. fasea)

Proiektua Mopti Eskualdeko 7 barrutitan ari da gauzatzen: Bandiagara, Bankass, Koro, Mopti, Douentza, Youwarou eta Djennén. Biztanleen % 50,4 emakumeak dira, eta % 90 landa eremuetan bizi dira. Giza Garapenari buruzko 2022ko Txostenaren arabera, Maliko biztanleen % 58,8 dimentsio askotako pobrezia egoeran bizi da, eta hain zuzen ere emakumeak dira egoera horretan kaltetuenak (% 70). Klima aldaketaren ondoriozko muturreko aldaketa meteorologikoek eragiten dute nekazaritza produkzioak erabat aldatzea urtetik urtera, eta horrek eragin negatiboa du esku hartzeko eremuan nekazaritzaren mendeko diren herritarren erosteko ahalmenean. Ondorioz, ohiko osasun arloko zaintzetarako sarbidea moteldu egin daiteke kostu txikiko terapia tradizionalen mesedetan. Osasunerako sarbidean eragiten duen beste elementu bat genero desberdintasuna da: izan ere, emakumeek beti lehenesten dituzte gizonak etxean osasun arreta (begikoa barne) jaso behar denean, eta gaixotasun jakin batzuk, hala nola kataratak eta trakoma, feminizatuta daude. Begi osasunerako eskubidea erabiltzeari dagokionez, kontuan hartu beharrekoak dira beste alderdi hauek: informazioa eskuratzeko zailtasuna (emakumeen % 31k ez du irratirik, eta % 42k ez du telebistarik), ura eta saneamendua eskuratzeko zailtasuna (etxeen % 30ek herritik hainbat kilometrotara dauden putzuetan bilatu behar dute ura) eta Motpi Eskualde osoan begi arreta ematen duten zerbitzu publiko eta pribatuen eskasia. Horren guztiaren ondorioz, begi gaixotasunen prebalentzia handia da esku hartzeko eremuan, biztanleriaren % 1,2koa baita, inguruko herrialdeetakoa baino handiagoa. Testuinguru horretan, itsutasunak eta ikusmen desgaitasunak horiek pairatzen dituzten pertsonen pobrezia eta gizarte zaurgarritasuna eragiten dituzte, bereziki emakumeen artean. Horrexegatik, proiektuaren helburua da Moptiko biztanleen gaitasuna handitzea beren begi osasuna zaintzeko eta gaixotasunak saihesteko.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional 100.000,00 € 2023 Libano 100.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Libano, Ekialde Hurbila
Modalitatea Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak)
Barruko kodea 2023-IZEN-01
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea No aplica
(No Aplica)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Osasuna
CRS sailkapenaren araberako sektorea Oinarrizko osasun-laguntza
ODS Osasuna eta ongizatea
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2023
Cargando datos...