Bizitzaren eta lurraldearen defendatzaileak: eredu berriak eraikitzeko kulturarteko elkarrizketak
Proiektua Azpeitia Deba, Mutriku eta Donostia udalerrietan garatuko da. Mesoamerika naturaren eskubideen eta gizabanakoen eta taldeen giza eskubideen urraketa egoera bati aurre egiten ari zaio. Estatuen pasibotasunak eta esku hartzeko gaitasunik ezak eragin handiko nazioz gaindiko enpresek okupatu duten botere hutsunea sortu dute. Enpresa horiek irabazi ekonomikoak sortzeko aukera aprobetxatzen dute megaproiektu energetikoak, meatzaritzakoak edo hidroelektrikoak ezarriz, eta horren truke lurrak bereganatzen dituzte, bereziki herri indigenen eta nekazarien lurraldeei eragiten baitiete, eta, pixkanaka, engainuen, derrigortzeen eta eroskeriaren bidez, beren lurrak eta ondasun komunak ebasten dizkiete. Errealitate horrek herritarren heriotzak, egozteak eta desplazamenduak eragiten ditu askotariko arrazoiengatik. Mesoamerikako emakume defendatzaileek aurre egiten diote nagusi den sistema kapitalistaren, patriarkalaren eta heteronormatiboaren mehatxuari. Mehatxu horiek zuzeneko eragina dute haien errutinetan eta testuinguruetan, baita beren bizi baldintzetan eta lurraldeetan ere. Proiektuaren helburua da Ongi Bizitzearen inguruko bizi aukera jasangarriak taldean sortzeko prozesua bultzatzea gipuzkoarren, Erdialdeko Amerikako lurraldea defendatzen duten kolektiboen eta tokiko ekintzaileen artean, giza eskubideak eta ingurumena ikuspegi feministatik defendatzen dituzten kulturarteko jakintzak berreskuratzetik eta trukatzetik abiatuta.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Lumaltik Herriak por la Cooperación y el Desarrollo entre los Pueblos | 49.989,35 € | 2023 | Euskadi | 24.994,68 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 2023-ERAL-26 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Lumaltik Herriak por la Cooperación y el Desarrollo entre los Pueblos (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |