Narratiba berriak, emakume errefuxiatuak artearen ikuspegitik kontuan hartzeko
Proiektua Donostia, Oñati eta Tolosa udalerrietan garatuko da. Gerren, indarkeriaren, jazarpenaren eta Giza Eskubideen urraketen ondorioz desplazatutako pertsonen kopuruak 100 milioi lagunen kopurua gainditu du 2022an, aurreko urtearekin alderatuta % 8 emendatu da. Pertsona horietatik gehienak beren herrialdeetan edo mugaldeko herrialdeetan geratzen dira, eta, beraz, gutxi dira Iparralde Globalera iristen direnak, hainbat arrazoirengatik. Arrazoi nagusietako bat da bidaia egiteko legezko bide seguruen falta. Europara iristen direnean, gehienetan berme eskaseko asilo politikak topatzen dituzte errefuxiatuek, eta horiek mugatu egiten dute harrera gizartean biltzeko duten aukera. Europako lurraldera iristeko ahaleginak egiten dituzten migratzaileen eta errefuxiatuen aurkako indarkeriaren normalizazio hori areagotu egiten da emakumeen kasuan, nahitaezko desplazamenduen administrazio ereduak genero joera handia duelako, eta, horren ondorioz, emakumeek indarkeria ugari jasaten dituztelako bidean barrena. Proiektuaren helburua da, alde batetik, Giza Eskubideen arloko eta kulturaren eta komunikazioaren munduko eragileak heteropatriarkatuak eta garapen ereduak emakume errefuxiatuen nahitaezko desplazamenduetan duten eraginaz jabetzea, eta bestetik, kontakizun berrien eraikuntzan beren ekarpena egitea ikuspegi intersekzional batetik.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Zehar-Errefuxiatuekin | 49.938,07 € | 2023 | Euskadi | 24.969,04 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 2023-ERAL-23 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Zehar-Errefuxiatuekin (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Genero berdintasuna |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2025 |