Emakumeek erabakitzen dute: Kolonbia - Gipuzkoa. Emakume defendatzaileak
Proiektua Donostia, Irun, Deba, Oñati eta Zarautz udalerrietan garatuko da. Gainera, Gipuzkoako beste herri batzuetako eragileek parte hartuko dute jardueretan. Gipuzkoako gizartea gero eta multikulturalagoa da, eta erlijioari dagokionez askotarikoa. Horrek erronka ugari eta askotarikoak dakartza berekin batean. Horietako bi dira, hasteko, aurreiritzietatik eta aporofobiatik eta gorrotoan oinarritutako diskurtsoetatik eratorritako diskriminazioaren aurkako borroka. Erronka handiagoa da emakume migratzaileen kasuan, estereotipo horiek gurutzatzen eta biderkatzen baitira sistema patriarkaletik eratorritakoekin. Eta bigarren erronka da kulturarteko herritartasuna eraikitzea, beldurrik gabea, inklusiboa eta baketsua. Bestalde, azpimarratu behar da Kolonbiak historian zehar hainbat gatazka armatu bizi izan dituela bere lurraldean, eta gatazka horietan hamarnaka talde gerrillarik, egitura paramilitarrek eta estatuko indarrek elkarren artean borrokatu direla batez ere lurra erabiltzeko eta jabetzan edukitzeko. Gatazka horrek neurriz gaineko eragina izan du emakumeen eta neskatxen artean, gatazkan parte hartzen duten eragile guztien aldetik nozitzen dituzten indarkeria mota askotarikoen ondorioz. Emakume eta neskatxa horiek dira ekintzen biktima nagusiak, baina baita ez egiteen eta haien ongizatea eta segurtasuna bermatuko lituzketen egituren gabezien biktima ere. Herrialdean historikoki antolatutako mugimendu feministen eta emakumeen mugimenduaren eragin handiari esker, herrialdean badira emakumeenganako justizia bermatuko duten prozesuak abiarazteko erreferentziak; egia, justizia eta erreparazio premietara egokituta, eta, batez ere, ez errepikatzeko bermeekin. Proiektuaren helburua da gorrotoan oinarritutako diskurtsoei eta desberdintasun sozialari aurre egitea, kulturarteko bizikidetza eta emakumeen lidergoa sustaturik.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asamblea de Cooperación Por la Paz | 50.000,00 € | 2023 | Euskadi | 25.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza ez formala |
Barruko kodea | 2023-ERAL-20 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asamblea de Cooperación Por la Paz (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2025 |