Klimaren aldeko ekintza, genero berdintasunarekin bat eginez, Palestinako herritarren begiradatik
Proiektua Gipuzkoako Arrasate, Zarautz, Beasain eta Donostia udalerrietan garatuko da. Gaur egun munduan gertatzen diren desplazamenduetatik asko eta asko klimarekin eta hondamendi naturalekin zerikusia duten arrazoiengatik jazotzen dira. Palestinako biztanle errefuxiatuen kasuan, Israelek lurralde palestinarrean (Zisjordania, Jerusalem ekialdea eta Gazako Zerrenda barne hartuta) bideratutako okupazio luzearen testuinguruak ingurumenaren degradazio handia eragin du, eta, ondorioz, are gehiago sakondu eta areagotu ditu palestinarren zaurgarritasunak, eta areagotu egin ditu nagusiki aberastasunaren eta baliabide naturalen mende dauden komunitateek jada nozitzen duten bazterketa. Egoera horrek batez ere emakumeei eragiten die.
Mundu mailako klima aldaketaren testuinguru orokorrean, gero eta froga eta aitorpen gehiago daude klimarekin lotutako mehatxuen eta gatazka armatuen arteko lotura konplexuaren inguruan, izan ere, gatazka horiek baldintzatzaile soziopolitikoekin eta ekonomikoekin gurutzatzen dira sarri askotan. Proiektuaren helburua da Gipuzkoako herritar globalen prestakuntzan laguntzea, Garapen Jasangarrirako 5. eta 13. Helburuekin konprometituta eta Palestinako errefuxiatuen Giza Eskubideen alde mobilizatuta, generoaren, kulturartekotasunaren eta ingurumen iraunkortasunaren ikuspegitik.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Comité español de la UNRWA | 50.000,00 € | 2023 | Euskadi | 25.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza ez formala |
Barruko kodea | 2023-ERAL-19 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Comité español de la UNRWA (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Klimaren aldeko hezkuntza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |