Kontsumo arduratsu, kritiko, eraldatzaile eta feminista eredu baterantz eraldatuz

Proiektua Debabarreneko eskualdean eta Eibar, Irun, Tolosa eta Donostia udalerrietan garatuko da. Gaur egungo testuinguru globalean, ukaezina da gizarte desberdintasunak, genero desberdintasunak eta ingurumen arloko justiziarik ezak gatazka iturri izaten jarraituko dutela urte askoan. Horiek Iparralde Globaleko gizarteetan gaur egun nagusi diren ekoizpen eta/edo kontsumo ereduen ondorio dira, eta zuzeneko eragina dute herrialde txirotuenetan, klima aldatzen laguntzen dute eta emakumeen lan ikusezinaren eta gaizki ordainduaren onuradun dira. Horregatik, ingurumenaren iraunkortasunaren, kulturartekotasunaren eta genero berdintasunaren aldeko borrokak lehentasunezko apustua izan behar du gizarteko eragile guztien aldetik. Proiektuaren helburua da aldaketa sortzea ekoizpen eta kontsumo eredu arduratsu, kritiko, eraldatzaile eta feminista baterantz egiteko, mendebaldeko praktiken eta herri txirotuetan dituzten zuzeneko eraginen arteko loturari erantzunez, herritarren banakako hausnarketa, taldekako ikaskuntza prozesuak, trebakuntza eta erakunde aliatuekin eta ikastetxeekin sarean lan egitea indartuz, Debabarrena eskualdean mobilizazioak, ekintzak eta bestelakoak eginez.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Asociación Egoaizia Asociación para la Cooperación al Desarrollo 49.997,65 € 2023 Euskadi 24.998,83 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Gizarte eraldaketarako hezkuntza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak
Lankidetza-instrumentua Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak
Esku-hartze estrategia Sentsibilizazioa
Jarduera-esparrua Hezkuntza informala
Barruko kodea 2023-ERAL-12
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación Egoaizia Asociación para la Cooperación al Desarrollo
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea No aplica
(No Aplica)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa
ODS Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2024
Cargando datos...