Afrikako emakumeen eta sexu aniztasunaren aldeko mugimenduaren ezagutza eta aliantzak sortzen
Proiektua Errenteria, Oiartzun, Donostia, Irun, Lezo eta Tolosa udalerrietan eta birtualki garatuko da. Patriarkatuaren eta neoliberalismoaren arteko itunak beharrezko egiten du erantzun feminista global bat, emakumeek hainbat testuingurutan eta errealitatetan aurre egin beharreko zapalkuntza eta mendekotasun alderdi komunak identifikatuko dituena. Emakume migratzaileen edo LGTBIQ+ pertsonen aurkako egiturazko indarkeria intersekzionalak txirotasuna, enplegua lortzeko aukerarik eza, lanbide gaitasunen gabezia, arraza mailako diskriminazioa etxebizitza eskuratzerakoan, diskriminazioa enpleguan eta abar dakartza berekin batera. Gainera, sakon lotuta dago mugaz gaindiko egiturazko beste indarkeria mota batzuekin. Feminismo beltz eta dekolonialek funtsezko ekarpen bat egiten dute migrazio dinamikak aztertzeko, intersekzionalitatearekin uztartzen da. Intersekzionalitatea zapalkuntza egituren sistema konplexu baten adierazpen gisa definitzen da. Egitura horiek anitzak eta aldi berekoak dira, eta diskriminazio faktore baten ondorio dira; izan ere, lehendik dauden beste zapalkuntza mekanismo batzuekin batera jardutean, desahalduntzeko dimentsio berri bat sortzen dute. Horrexegatik, emakume eta LGTBIQ+ pertsona afrikarrek, zapalkuntzak nozitzeaz gain, askotariko arriskuak dituzte. Proiektuaren helburua da Gipuzkoako gizartean aliantzak, kontzientzia kritikoa eta gizarte mobilizazioa sustatzea Afrikako emakumeek, mugimendu feministek eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonek jasaten duten zapalkuntzari eta haien aldarrikapenei dagokienez.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa | 49.994,00 € | 2023 | Euskadi | 24.997,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 2023-ERAL-08 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Genero berdintasuna |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |