Ingurumena zaintzetik gizarte eta ingurumen arloko justiziara igaroz
Proiektua Zarautz, Donostia eta Pasaia udalerrietan garatuko da. Iragan mendearen amaieratik aurrera sortutako garapen Jasangarria kontzeptua (egungo belaunaldien beharrak asetzen dituena, etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko dituzten baliabideak arriskuan jarri gabe) sarritan erabili bazen ere, “ingurumenaren gaia” tokiko arazotzat hartu izan da, kausa-efektu terminoetan. Halere, krisi klimatikoak planteatzen dituen erronkak ezin gainditu daitezke tokiko esparruan kontuan hartu gabe, alde batetik, arrisku globalen unibertsaltasuna eta, bestetik, lurraldeen eta gizarteen arteko mendekotasuna. Ikuspegi “glokal” horretatik begiratuta, Panamazoniakoa da mundu mailan gertatzen ari diren garrantzi handieneko gatazka ekosozialetako bat. Izan ere, hango herri indigenen Giza Eskubideak urratzen dira, bazterkeria egoeran bizi dira eta deforestazioak nagusitzen dira, besteak beste. Gizarte eta ingurumen arloko justizia ikerketa, sentsibilizazio, kontzientziazio eta eragin publikoko proposamena da, eta ingurune hurbilenetik lan egitea ahalbidetzen du, bizitzaren eta ingurumen iraunkortasunaren defentsan, eredu ekonomiko jasangarri baten alde eginez. Proiektuaren helburua da lehentasuna duten kolektiboetan (hezkuntza komunitatea, natura eta giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeen sarea, unibertsitateko gazteak eta ordezkari politikoak) gizarte eta ingurumen justiziaren ikuspegia txertatzea, ikuspegi ekofeministatik, kulturartekotik eta giza eskubideen ikuspegitik.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Alboan | 48.990,24 € | 2023 | Euskadi | 24.495,11 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 2023-ERAL-07 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Alboan (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Bakea, justizia eta instituzio sendoak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |