Gazako Zerrendan errefuxiatuta dauden palestinarrentzako elikadura laguntza
Proiektua Gazako Zerrendan errefuxiatutako palestinar herritarren kanpamentuetan garatuko da (lurralde horretan errefuxiatutako palestinarrek biztanleria osoaren bi heren hartzen dute). 2005ean amaitu behar zuen, Deskonexio Planaren bidez, Israelen okupazio militarra Gazako Zerrendan. Halere, ez dira desagertu eraso militarrak, eta Israelek lurraldeko aire, itsas eta lur eremua kontrolatzen jarraitzen du. Erabateko blokeoa da, eta Israelera eta Egiptora doazen edo Israeletik eta Egiptotik iristen diren pertsonen eta salgaien mugimendua murrizten du, eta, ondorioz, suntsitu egiten ditu palestinarren ekoizpen gaitasunak eta murriztu egiten du bizibide eta zerbitzuetarako sarbidea. Okupatutako Palestinako Elikagaien Segurtasunerako Klusterraren (FSS) arabera, etxeen bi heren baino gehiagoan ezin da bermatu eguneroko gutxieneko nutrizio premiak hornituko dituen elikagaien hornidura nahikoa eta erregularra. Gainera, COVID-19aren pandemiak larritu egin zuen txirotasun egoera, eta Ukrainako gerraren ondorioz izugarri handitu dira elikagaien (Gaza % 70ean da inportazioen mendeko, eta kontsumitzen duten gariaren % 50 baino gehiago Errusiatik eta Ukrainatik iristen da), ondasunen eta oinarrizko zerbitzuen prezioa; gainera, urri dira erregaiak. Hortaz, krisi humanitario betikotua eta iraunkorra gertatzen ari da, langabezia tasa handia da, energia krisialdia eta baliabideen gabezia bezala, eta, ondorioz, elikadura segurtasuna gero eta txikiagoa da, batez ere emakumeen (Gazako familien % 9an emakumeak dira buru), adingabeen eta aniztasun funtzionala duten pertsonen kasuan. Testuinguru horretan, proiektuak Gaza aldeko palestinar errefuxiatuen elikadura segurtasun eza murriztea du helburu.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Comité español de la UNRWA | 40.000,00 € | 2023 | Palestina | 40.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Palestina,
Ekialde Hurbila |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2023-EKHU-07 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Comité español de la UNRWA (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Agencia de la ONU para los refugiados de Palestina en Oriente Próximo (UNRWA Palestina) (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko elikadura-laguntza |
ODS | Goserik ez |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |