Mendialdeko indigenen hondamendi osteko suspertzea
Proposamen hau Monte Alegre komunitatearekin (Me`phaa etniako 425 lagunek osatua) garatuko da Montaña de Guerrero eskualdean, zehazki Malinaltepec udalerrian. Mexiko desberdintasun ekonomikoek eta sozialek markatutako herrialdea da, eta desberdintasun horiek bereziki eragiten diete biztanleriaren % 13 hartzen duten nekazariei eta komunitate indigenari. Me`phaa etnia bizi da Montaña de Guerrero eskualdean, eta han gero eta lur irristatze gehiago gertatzen dira faktore askoren ondorioz: zuhaitzen mozketa, agrokimikoen erabilera masiboa, botatzeko eta erretzeko praktika, lurra higatzen duten laboreak, lurrak abandonatzea eta ezagutzen galera dakarren gizarte ehunaren haustura. Gainera, eskualde honetan ugari izaten dira lurrikarak (herrialdeko lurrikara gehienak bertan izaten dira) eta atmosfera nahasmendu larriak (2022ko urakanek higadura eta uholdeak eragin zituzten, eta lur irristatzeak eragiteaz gain, labore sailak urpean utzi zituzten euriteek). Udalerriko biztanleen % 97,6 oinarrizko zerbitzurik ez duten etxeetan bizi dira, eta etxe horiek lurrikarek eragindako pitzadurak dituzte. Programa publikoek ez diote egoera mota horri erantzuten, eta, ondorioz, herritarren arrisku maila handiagoa da urtetik urtera. Beraz, proposamen honen xedea da hondamendi osteko susperraldia eta Montaña de Guerrero eskualdeko biztanle indigenen prebentzio gaitasuna indartzea, emakumeengan arreta berezia jarriz.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Arquitectura Sin Fronteras España (ASFE) | 40.000,00 € | 2023 | Mexiko | 40.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Mexiko,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2023-EKHU-06 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Arquitectura Sin Fronteras España (ASFE) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Cooperación Comunitaria (AC) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Berreraikuntzarako eta birgaitzerako laguntza |
ODS | Pobrezia desagerraraztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |