Nutrizio arloan laguntza bermatzea errefuxiatuen kanpamentuetako haurrei
Aljeriako hego-mendebaldean dago proiektuaren xedeko eremua, 25 haurtzaindegitan. Haurtzaindegi horiek SEADeko Hezkuntza Ministerioari atxikita daude, eta Tindouf, Auserd, Bojador, Smara eta Aaiungo wilayetan daude. Saharar Errefuxiatuen Eremuak (SEE), fisikoki eta administratiboki wilayetan antolatuta daude (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak –SEAD– administratuak), eta kanpoko laguntzaren mende daude bizirik irauteko, zailtasun handiak baitituzte elikagaiak, ura, osasuna, etxebizitza eta hezkuntza izateko. Lurraren ezaugarriek zaildu egiten dute elikadura autosufizientziarako behar adina nekazaritza jarduera produktibo garatzea, eta etxe gehienek ez dute baliabide ekonomikorik asteko mantenugai kopurua handitzeko. Gainera, inflazio globalak elikagaien banaketaren eragiketa kostua handitu du, eta horrek nutrizio prekarietatean eragiten du, batez ere haurren eta emakume gazte, haurdun eta bularreko haurren artean. Oro har, 2019ko ACNUR/PMAren azken nutrizio inkestaren arabera, malnutrizio kronikoaren prebalentzia edo hazkundearen atzerapena % 28,2koa da haurren artean (2016an % 19koa zen). Beraz, proposamenaren helburua da krisi humanitario luzeak 3 eta 6 urte bitarteko haurren elikadura segurtasunean duen eragina murriztea eta 26 haurtzaindegietako eskola gosarien programak behar bezala funtzionatzen duela bermatzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa | 39.998,76 € | 2023 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 39.998,76 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2023-EKHU-05 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Media Luna Roja Saharaui (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza ondasunen hornikuntza erara eta programetarako laguntza orokorra |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Elikadura-laguntza / Elikadura-segurtasunerako programak |
ODS | Goserik ez |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |