Larrialdiko laguntza ematea elikadura krisi larrialdi fasean dauden 50 familiari
Proiektua Collineko sekzio komunalean garatuko da, Thiotte Udalerrian, Hego-ekialdeko departamenduan, Haitin. Esku hartuko den eremuan 18.356 lagun bizi dira kalkuluen arabera. Haitin (emakumeak % 50,4 dira) ez dira biztanleen pobrezia eta zaurgarritasuna desagertu, are larriagotu dira 2022an: gehienak laborantzaren mendeko dira, oso zorpetuta dagoen ekonomiak baldintzatzen ditu, etengabea da ezegonkortasun politikoa, zigorgabetasuna, indarkeria, desplazamenduak, elikagai ziurgabetasuna, malnutrizioa eta oinarrizko zerbitzuetarako sarbide exkaxa. Hiriburua, Port-au-Prince, blokeatuta dago, eta ondorioz, “lock out” egoeran (zerbitzuak eta garraioak geldirik, enbaxadak itxita, saltokiak, banketxeak, ikastetxeak eta mugak itxita, inportazioak blokeatuta, ur, argindar eta erregai hornidurarik eza) dago herrialdearen gainerakoa. Blokeoak eta oinarrizko zerbitzuen hornidurarik ezak gosete egoerak sorrarazi dituzte eta, gainera, duen kokapen geografikoagatik, herrialdeak sarritan nozitzen ditu muturreko fenomeno meteorologikoak, premia humanitarioak areagotzen dituztenak eta herritarrak etengabeko susperraldi egoeran uzten dituztenak. Hego-ekialdeko Departamenduan, arestian adierazitakoa nozitzen dute herritarrek, oro har ez dituzte elikatzeko premiak asetzen, gutxieneko elikagaiak eskuratzeko errentaren % 100 jarri behar dute, eta emakumeak buru dituzten familien % 95 txirotasun egoeran bizi dira. Beraz, proiektu honek, Thiotteko udalerriko Colombier 1. sekzio komunalean elikatzeko ziurgabetasun egopera larrian dauden 50 familiari (300 lagun, % 100 emakumeak eta neskatxak) lagunduko die elikagaiak ematen.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional | 40.000,00 € | 2023 | Haiti | 40.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Haiti,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2023-EKHU-02 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Coordination Régionale des Organisations du Sud'Est (CROSE) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza ondasunen hornikuntza erara eta programetarako laguntza orokorra |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Elikadura-laguntza / Elikadura-segurtasunerako programak |
ODS | Goserik ez |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |