Oporrak Bakean 2022 Programa
"Oporrak Bakean" Tindoufeko (Aljeria) kanpamentuetan errefuxiatuta bizi diren haur sahararrak aldi baterako hartzeko programa da. Harrerak bi hilabetez egiten dira udan. Programaren helburua da adingabeek kanpamenduetan bizi dituzten baldintza gogorrak arindu eta sahararren egoera ezagutaraztea. Egonaldian azterketa medikoak jasotzen dituzte, era askotara elikatzen dira eta, batez ere, basamortuan bizi ez den beste ingurune bat ezagutzen dute. Bizikidetza horretan sortzen den truke kultural eta estua aberasgarria da bi
aldeentzat.
Harrera-familiak bilatzeko, programa zabaltzeko kanpaina bat egiten da. Ondoren, informazio- eta balorazio-bilerak egiten dira eta aholkularitza eskaintzen zaie bai harrera familiei bai adingabeei. Zehazki, 2022an 8 eta 12 urte bitarteko sei adingabek parte hartu zuten.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia | 25.000,00 € | 2022 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 25.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Sektorea indartzeko jarduerak eta bestelakoak |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako hezkuntzako ekimen propioak: behin-behineko harrera programak |
Barruko kodea | SEN2022-294/1 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko zerbitzu sozialetarako sektore anitzeko laguntza |
ODS | Bakea, justizia eta instituzio sendoak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2022 - 2022 |