Donostiako bidezko merkataritza 2022
Donostian garatuko den bidezko merkataritzaren eta kontsumo kontziente eta arduratsuaren sentsibilizazio-proiektu bat da, helburu hauek dituena: pobrezia eta giza eskubideen urraketa eragiten duten arrazoiez herritarrak kontzientziatzea eta partaide egitea, multinazional handien mesederako ekoizpen-komunitateei kalte egiten dieten nazioarteko merkataritzaren arau bidegabeak salatzea eta eredu ekonomiko eta gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzen lagunduko duten alternatibak sustatzea. Aurkezten den proiektuak Donostiako hainbat eragileren parte-hartzea sustatzen du, Donostiako bidezko merkataritza-taldearen eta herritarren eragileen arteko talde-laneko jarduerak proposatuz. Sentsibilizazio-, merkaturatze- eta eragin-ekintzen bidez, bidezko merkataritza ezagutarazi nahi da, pobrezia desagerrarazten eta garapen jasangarria lortzen laguntzen duen tresna gisa, merkataritza-baldintza hobeak eskaintzen dituelako, egoera ahulenean dauden ekoizleen eskubideak bermatzen dituelako eta ingurumenarekiko errespetua bermatzen duelako.
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Donostiako Udala | Fundación Comercio para el desarrollo | 10.000,00 € | 2022 | Euskadi | 10.000,00 € |
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
| Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
| Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat |
| Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
| Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
| Barruko kodea | SEN2022-240/1 |
| Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
| Erakunde bideratzailea |
Fundación Comercio para el desarrollo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
| Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
| ODS | Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2022 - 2022 |
