Unibertsitate-komunitate kritikoa indartuz indarkeria matxisten aurrean
Donostiako unibertsitate-publikoa bereziki kontzientziatzeko eta inplikatzeko asmoz, munduko emakume guztien sexu- eta ugalketa-eskubideen eta indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidearen aldeko borrokan, proiektu honek honako ekintza hauek aurreikusten ditu:
- "Sexualitateari, maitasun erromantikoaren eraikuntzari eta emakumeen gorputzen gaineko menderatze-sistemen arteko harremanari" buruzko zazpi mintegi egitea, guztira, UPV/EHUko Psikologia Fakultatean, eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko (HEFA) Gizarte Antropologiako eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan. Mintegi horiek fakultate bakoitzeko irakasleen eskola-orduen barruan egingo dira, fakultatearekin koordinazio estuan.
- UPV/EHUko Psikologia Fakultateko bi ikasle 2022-2023 ikasturtean hautatuko dira Nikaraguan indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidearen aldeko borrokaren esparruan praktikak egiteko, "Xochitl Acatl" erakunde feministarekin.
- Azkenik, indarkeria matxistarik gabeko bizitzaren eta ingurumenaren babesaren aldeko borroken garrantzia eta elkarrekiko harremana ikusarazten eta kontzientziatzen lagunduko diguten tresnak sortzeko, podcast batzuk sortu eta sozializatuko dira unibertsitate-komunitatean, Hego Globako emakume defendatzaileen kasu enblematikoetan oinarrituta.
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Donostiako Udala | Asociación Medicus Mundi Guipuzkoa | 19.513,17 € | 2022 | Euskadi | 13.659,22 € |
| 2023 | Euskadi | 5.853,95 € | |||
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
| Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
| Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat |
| Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
| Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
| Barruko kodea | SEN2022-237/1 |
| Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
| Erakunde bideratzailea |
Asociación Medicus Mundi Guipuzkoa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
| Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
| ODS | Genero berdintasuna |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2022 - 2023 |
